Oholtzapetik, entzulea epaile

Bere izenak ongi dioen moduan, entzulea izango da jaun eta jabe 2016an abiatutako egitasmoan.

oholtzapetik logoaArabako Bertsozale Elkarteak bertsolariekin gozatzeko aukera berri bat eskaini nahi izan die bertsozaleei eta hala sortu zen 2016an Oholtzapetik, entzulea epaile egitasmoa. Lehen edizio hartan Arabako 16 bertsolarik hartu zuten parte.

Oholtzarik gabeko aretoetan jokatzen dira saioak eta ikus-entzuleak erabakitzen du nork egingo duen bertsotan finalean; hori bai, azken saioan ez da epailerik izango eta ez da irabazlerik izendatuko.