Araba

Araba Bertsozale

Bertsolaritza ezezaguna den tokietara eta kolektiboengana hurbiltzeko helburua du Araba Bertsozale egitasmoak, bertso saioak antolatuz. 2018an Arabako elkarteei eta kolektiboei 13 bertso-saio dohainik antolatzeko eskaintza irekia.

araba bertsozale logoa

Arabako elkarteei eta kolektiboei 13 bertso-saio dohainik antolatzeko eskaintza publikoa

Arabako Bertsozale Elkarteak duen helburu orokorra Araba bertsozaletzea da. Egitasmo ezberdinak proposatzen ditu helburu hau gauzatzeko asmoz. 2008an ARABA BERTSOZALE egitasmoa martxan ipini zuen, ahalegin berezia eginez bertsolaritza ezezaguna den tokietara eta kolektiboengana hurbiltzeko. Era berean, bertso-saio bat bilgune delarik, euskararen erabileran positiboki eragin nahi du Arabako Bertsozale Elkarteak: euskararen presentzia soziala, kantitatea eta kalitatea bultzatuz jai giroan eta kultur programazio orokorrean.
2018an, eskaintza publiko honen bitartez, 13 bertso-saio dohainik antolatzeko eskainiko zaie dirurik irabazteko xederik gabeko Arabako elkarteei eta kolektiboei, haiek bertso-saio bat antola dezaten Araban (Gasteiz eskaintza honetatik kanpo dago)

Helburuak
- Bertsolaritza ezezaguna den Arabako tokietara eta kolektiboengana hurbiltzea.
- Bertso-saioak antolatzeko berezko iniziatiba sortzea.
- Bertso-saioen bitartez euskararen ekosistema elikatzen eta garatzen jarraitzea.

Aurrekontua
Eskaintzen den aurrekontua: 7000 euro, 13 bertso-saiotan banatuta.

Eska dezaketen kolektiboak
Bertso-saio bat dohainik antolatzeko eskaera egin ahal izango dute irabazteko xederik gabeko Arabako elkarteek, eta kolektiboek (jai batzordeak, gazte asanbladak...nahiz eta izaera juridikorik ez eduki).
Ezin izango dute eskatu irabazteko xedea duten kolektiboek, udalek, Kuadrillek eta Gasteizko elkarteek, entitate publikoek eta kolektiboek.
Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra egin ahal izango du.

Eskaeren aukeraketa egiteko irizpideak
Arabako Bertsozale Elkarteko Zuzendaritzak ondorengoak kontutan hartuko ditu 13 eskaerak aukeratzeko:
- Arabako bertso-eskolen eskaerak.
- Bertso-saio gutxi egiten diren herrietarako eskaerak.
- Bertso-saio gutxi antolatu diren kolektiboentzako eskaerak.
- Irailaren bukaera baino lehen burutuko diren saioen eskaerak.
- Bertso-saioaren hartzaileen ezaugarriak; bertso-saio gutxi entzundakoak badira.
- Kolektibo antolatzaileak bertso-saioari eman ahal dion babesa.
Programazioetan ohikoa den bertso-saio bat finantzatzeko eskaera bada baztertuko da.

Bertso-saioak Araba osoan zehar banatzeko ahalegina egingo du Arabako Bertsozale Elkarteak, hau da, 13 saioak Aiaraldean, Gorbeialdean, Lautadan, Mendialdean, Arabako Errioxan, Trebiñun eta Añanan banatzen saiatuko da. Eskualde batean saio bat antolatzeko nahiko eskaerarik egongo ez balitz Arabako Bertsozale Elkarteak eskumena izango du eskualde horretan saio bat ziurtatzeko.

Aurkezteko epeak
Eskaera egiteko azken eguna martxoaren 5ean, astelehena.

Eskaera nola egin
Martxoaren 5ean baino lehen, informazio hau helarazi beharko zaio Arabako Bertsozale Elkarteari eskaera egiteko:
- Data
- Herria
- Lekua (taberna, aretoa, elkartea…)
- Ordua
- Bertso-saioaren formatua (bertso-bazkaria/afaria, poteoa, bertso-pilota…)
- Zergatik antolatu? (helburuak)
- Hartzaile kopuruaren aurreikuspen bat
- Hartzaileen ezaugarriak (euskaltegikoak, gazteak…)
- Antolatzailea: Izena, herria, email edo telefonoa.

Eskaera nora bidali
Arabako Bertsozale Elkartera, araba.sustapena@bertsozale.eus emailera. Edo telefonoz, 675 70 79 71

Erantzuna
Martxoaren 20an eskatzaileei jakinaraziko zaie eskaera onartzen zaien edo ukatzen zaien.
Eskaera onartuz gero eskatzaileak ondorengoak egin beharko ditu bertso-saioa gauzatzeko:
- Eguna zehaztu (2018ko  irailaren 30a baino lehen exekutatu behar du bertso-saioa), herria, ordua eta lekua. Maiatzaren 18a baino lehen ABEri jakinarazi beharko dio noiz exekutatuko duen bertso-saioa.
- Formatua zehaztu: bertso-afaria/bazkaria/merienda, edo bertso-triki-poteoa, edo bertso-pilota…
- 2 bertsolari aukeratu: EHko bertsolarien zerrenda bidaliko zaie. Bertsolariak 3 maila ezberdinetan banatuta daude: A maila, B maila eta C maila. Eskatzaileak aukeratu beharko ditu B mailan dagoen bat eta C mailan dagoen beste bat. Gomendatzen da bertsolari bat arabarra izatea.
- Aukeratutako formatuaren arabera gai-jartzaile bat ere kontrata dezakezue. (Eskaera guztien artean 2 gai-jartzaile kontratatzeko aukera egongo da). Gomendatzen da gai-jartzailea arabarra izatea.
- Data, ordua, formatua, eguna eta bertsolarien Izenak zehaztuta LANKUra deitu 943 26 07 55 http://www.lanku.eus (Maddi) Haiek deituko diete bertsolariei eta gero esango dizute lotuta daudenean. LANKUk Arabako Bertsozale Elkarteari bidaliko dio bertso-saioaren gastuaren faktura.
- Saioaren komunikazioa eskatzaileak egin beharko du. Kartel bat digitalean eta paperean (Arabako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren logoa sartu behar dira)

ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA
Lehendakaria: Ekaitz Elorriaga Anduaga

 

2018ko Araba Bertsozale eskaintza publikoa pdf-n deskargatzeko sakatu hemen.

 

Diru laguntzaileak:

Arabako Foru Aldundia
arabako foru aldundia

 

 

Eusko Jaurlaritza

eusko jaurlaritza

 

 

 

 

2017ko Araba Bertsozale, non egin ziren saioak eta argazki bilduma

araba bertsozale 2017 saioen taula

araba bertsozale 2017 collage