Ordukako irakasle poltsa
2023-2024 ikasturtean Arabako bertso munduan lan egin nahi? Bete formularioa eta bidali irailaren 20a baino lehen.
Arabako Bertsozale Elkarteak irakasleak behar ditu hezkuntzan eta bertso-eskoletan saltsan aritzeko.
- Tailerrak Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan izango dira DBH 3. eta 4. mailan. Talde bakoitzarekin 4 orduko iraupena izango dutelarik. Ordutegia ikastetxeekin adostuko da iraila hasieran.
- Bertso-eskolak urte osokoak izango dira, 10 urtez gorako haur eta gazteekin ( 2023-2024 ikasturtean Urritik maiatzera izango dira)
Onartutako irakasleek ordutegiak lotu beharko dituzte ikastetxe edo bertso-eskolekin eta klase ordu horietarako eta hauen prestaketarako lan kontratua egingo zaie.
ANIMATU ETA BETE FORMULARIO Irailaren 20a baino lehen.
Eskerrik asko zure interesagatik,
Formularioa ixtean, jarriko gara zurekin harremanetan jasotako eskabideen araberako gure erabakiaren berri emateko.