Oporrak bertsotan

2018/04/09
Udaberri hasierak, apirilaren hasierak eta arabako bost eskualdetako gaztetxoen bertso barnetegiek bat egin dute. Apirilaren 3tik 8ra bitartean 3 barnetegi burutu dira, bi Tertanga eta beste bat Espejon.

8-12 urte bitarteko gaztetxo arabarrek 3 bertso barnetegi izan dituzte oporrak bertsotan gozatzeko aitzakia harturik.

Apirilaren 3tik 5era Gorbeialdeko 22 gaztetxo elkartu dira Aiaraldeko Tertanga herri txikiko aterpetxean. Bertan Urduña eta inguruak ezagutzeko parada paregabea izan dute. Noski bertsotan zipriztinduriko hainbat ekintza tarteko izan dituztelarik.

Apirilaren 4tik 6ra Aiaraldeko 70 gaztetxo izan dira Espejoko aterpetxean. Bertan hainbat ekintza eta tailer burutu dituzte, aipatzekoa bertso pala ikuskizuna, bertsolariak pala aritu diren neska mutilen jokaldiei buruz kantatzen. 

Apirilaren 6tik 8ra, berriz, Gorbeialdekoei errelebo egin diete Trebiñuko, Lautadako eta Mendialdeko 10 gaztetxok eta Tertangako etxean hartu dute ostatu. Hauek ere bertso eta jolasez beteriko  egonaldias disfrutatzeko aukera izan dute.

Barnetegiak Arabako Bertsozale Elkarteak eta tokian tokiko Kuadrilla edota Udalen laguntzarekin antolatuak zian dira. Egonaldi hauetan bertso munduko hainbat kide izan dituzte begirale, zuzendari, sukaldari edota bisitari.

Aurtengoan ez duzula parte hartzerik izan... lasai gaztetxo, Gasteizko barnetegia irailean burutuko da lehen aldiz. Beraz gasteiztar gazte, erne ibili eta ez galdu aukera!