Araba

Euskaraz kantatu eta bizi nahi dugu

2016/12/03
Gasteizko 11 ikastetxerekin elkarlanean sortu dugun bertso-bideoklipa. Hauek dira parte hartu duten ikastetxeak: Angel Ganivet, Arantzabela, Ikasbidea, Ramon Bajo, Luis Elejalde, Umandi, Barrutia, Toki Eder, Lakuabizkarra, Abendaño eta Armentia. Musika, Gasteizko Kokotean Kost taldekoek egin dute, Hiru Trukuren "Txikitin parian baina" doinua erabiliz. Audioaren grabaketa eta edizioa Anton Mimentzak egin du eta irudien errealizazio eta edizioa Mikel Ezkerrok.

Kaixo laguntxoak!! Arrrrrr!!
Uribarri-Ganboan bizi naizen Jonpipirata naiz, nork esan du piratak itsasoan bakarrik bizi direnik… Ur gozotan bizi eta ur ertz lehorrean ondo moldatzen garen itsaslapurrak ere bagaude. Aargs!
Gasteizko eskifaia gaztetxoak Adi! Gaurkoan abentura berri bat dakarkizuet eta laguntza behar dut, haizeak, olatuek eta kaioen kantuek ez digute bidea oztopatuko eta altxorra gurea izango da! Jaass! Portuz portu, uhartez uharte ibiliko gara Gasteizko ikastetxeetan barrena, bai horixe!
Mendeetan zehar gure izan dena behin lapurtu ziguten, kanoikada batek zartatu zuen, baina gure esku dago berriz ere altxorra berreskuratzea. Beraz…

 

Altxorra ezkutatu dut
Gasteiztik barrena
pista jarraitzea da
AI! Egin behar dena

Eskifaiak prest! Has dadila altxorraren bila eta ez galdu pista! Mugi ipurdia gazteak!

ARANTZABELA, ikastetxeko sarreran
Bagoaz eskolara
hauxe lan gogorra
ea aurkitzen dugun
AI! Guztion altxorra

LUIS ELEJALDE, patioan
Ondo pasatzen dugu
guk bertan ikasten
irakaslea dago
TA! Gu lanak egiten

BARRUTIA, gelan
Patioa eta gero
hara joaten gara
txisa ta kaka egin
AI! Zelako algara

Aargs! Mapa segi beharrean naiz baina… nire kapela!! Alto! Itsastranbia bat! Asko erraztuko dit honek bidea, ezta Txoroloro! Igo gaitezen errailetatik gora eta behera dabilen tramankulu berde honetan. Aspaldi etorri gabe nengoen Gasteizera eta ene zeinen eder dagoen hiria! Azken aldian kasik lehorreko marrazo batek jan zidan hanka!

RAMON BAJO, komunean
Liburu asko daude
gure gustokoak
aukeratu bat eta
AI! Hasteko gogoak

UMANDI, liburutegian
Ordenagailu asko
daude ikastolan
asko erabiltzeko
Beti egiteko lan

ANGEL GANIVET, Informatika gelan
Kirola egiten dugu
ondo pasatzeko
gu beti jolasean
AI! Asko ikasteko

ABENDAÑO, gimnasioan
Gimnasiatik bagoaz
kalera abestera
denok joan zaitezte
AI! Oholtza gainera

Egun hotz eta eguzkitsua da gaurkoa lagunok, eguzki izpi horiek aprobetxatuko ditugu eta bizikletan joango gara hurrengo ikastetxera. Gustuko tokian, aldaparik ez! Arrr!
Hori bai Txoroloro, zu atzean joango zara hosto arteko derrapatzeetan eror ez zaitezen! Iuju!

ARMENTIA, aretoko oholtza gainean
Gaurkoan lekukoa
heldu zaigu guri
zirko erromatarra
AI! Horretxek dirudi

TOKI EDER, barneko patioa
Kirola egiteko
Ona da lekua
Hurrengo ikasleentzat
Ai! Hauxe da mezua

IKASBIDEA, Psikomotrizitate gela
Bertan jolasten dugu
barre ta algara
hurrengo espazioa
AI! Jolastokia da

Mokadutxoa bat hartu beharra dago indarberritzeko, jadanik labezomorro batek baino gose handiagoa dut! Txorizo panplona bokata ederra sakelatik atera eta urmael honetako hegaztiei ere piskat emango diegu ezta Txoroloro?! Jaaass!
Hori bai, otarteko honen ogia gogorra ziok, atzokoa izango zuan! Baina… Ogi gogorrari hagin zorrotza lagunok!

Euskararen eguna
ospatzen gabiltza
Gasteizen egunero EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU
TA! guk daukagu giltza

Geldi!Itsasontzi bat bistara! Belak zabaldu, oihalak gora! Inor ez dadila kareletik erori! ABORDATZERA!

LAKUABIZKARRA, Lakuabizkarrako parkean
Eskolarik eskola
amaitu katea
altxorra badaukagu
AI! Euskara maitea

Arrr!!! EUSKARAZ KANTATU ETA BIZI NAHI DUGU!! Argrr!

                    facebook abe  twiter abe  

Agenda

2017-11-19 Amurrio Txapelketa

Bertsolari Txapelketa Nagusia. Finalaurrekoa

2017-11-24 Izarra Sariketa

Bertxoko Sariketa. Bertso pikoteoa

2017-11-25 Laudio Plaza librea

Aiaraldeko Ikasle Eguna. Bertso iluntzea

2017-11-30 Gasteiz Sariketa

Bertxoko Sariketa. Finala

Agenda osoa