ESKUALDEZ ESKUALDEKO bertsokariak kalean dira

2021/06/22
Kalean dira Arabako eskualdez eskualdeko BERTSOKARIAK, ikasturtean zehar bertsolaritzak arabako eskualde ezberdinetan eman duen uzta azaltzen digutenak. Iazko bidetik jarraiki aldizkari digitalak izango dira aurten ere.
Aurtengo ikasturtea iazkoa baino "normalagoa" izan da Arabako ikastetxe gehienetan,  Bertsolaritza eskola ordutegian 55 ikastetxe eta 2500 haur eta gazte inguruk landu dute, bat-batekotasuna lehenetsi duen metodologia berriak gelako protokoloak gaindituz aurrera ateratzea lortu duelarik.
Ikasturtean zehar Arabako eskualde ezberdinetan egitasmo ezberdinak burutu dira, Alea bideo kopla lehiaketa, Arabako eskolarteko XXVI. bertso txapelketa, Bertsoa bizi gazte lehiaketa eta bertako ikasleek idatziz eta bat-batean bertsoak kantatzeko aukera izan dute. Bertsolaritza landu duten ikasgela guztiak eta herriz herri martxan egon diren bertso-eskolak dira orrialde hauetako protagonista nagusiak. 
Hemen jarraian dituzue eskualde ezberdinetan burututako BERTSOKARI urtekari eta bildumak, egin klik eskualdearen izenean eta aldizkari digitala irakurri eta deskargatzeko aukera izango duzue. 

Datorren ikasturte arte lagunok!

  AIARALDEA