Araba

Eskolartekoak eman ditun lehen pausuak

2016/04/19
Arabako XXI. Eskolartekoa hasi da martxan

Larunbatean, hilak 16, 14-18 urte arteko gazteen Arabako Eskolartekoa burutu zen Ozetako Otaza auzoko Garai on Kulturgunean. 9 gazte bildu ziren norgehiagokan eta euretako 6 pasa dira maiatzaren 21ean Aramaion burutuko den finalera.

Saioa arina izan zen eta gai ezberdinak jorratu zituzten bertsolariek, parrandak eta maitasuna tarteko. Peru Amorrortu, Xabier Antia, Aroa Arrizubieta, Martin Abarrategi, Unai Anda eta Markel Yoyerri egokitu zitzaizkien finalerako txartelak.

Ostean elkarrekin afaltzeko eta akelarrean asteburu pasa ederra egiteko aukera izan zuten partaideek eta Arabako bertso eskoletan kantuan naiz gai jartzen aritzen diren gazteek.

Beraz, maiatzaren 21ean Arabako XXI. Bertsolari Eskolartekoko finala eta Arabako Bertso Eskolen eguna ospatuko da egun osoan zehar. 

                    facebook abe  twiter abe  

Agenda

2017-11-24 Izarra Sariketa

Bertxoko Sariketa. Bertso pikoteoa

2017-11-24 Gasteiz Lagun-artekoa

"Gasteiz Bertsozale" egitasmoa. Bertso afaria

2017-11-25 Izarra Lagun-artekoa

Urkabustaizko egun morea

2017-11-25 Laudio Plaza librea

Aiaraldeko Ikasle Eguna. Bertso iluntzea

Agenda osoa