Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aurkezpena

Bi, begiratu eta oinak lurrean jarrita dantzan babilen zenbaki okerra. 

Bi, batari segika eta beti hiruaren aurretik doan zenbaki naturala.

Bi, bere buruarekin gehitu, biderkatu zein berretuta emaitza berbera ematen duen zenbaki  bakarra.

Biko konpasa, bi pultsutako erritmo paregabea. 

Biko ohea, bik nahi beste lagun sar daitezkeena. 

Biko errimatuak, literaturaz jositako esaldi errimadunak. 

Bikoak egitea, bi oinak une berean airean jarri eta salto egitea.

Sistema bitarra, bi bakar bat ere ageri ez den sistema. 

Binaka, bikoteka, pareka, bikotekiderekin, kidearekin, lagunarekin, bidelagunarekin. Binomioa, armonia, oreka, begirunea eta lankidetza.Binomio fantastikoa, lotura logikorik gabeko biren artean sormen txinparta piztu eta ideia berriak sortzea. 

Bi gehi bi lau baino gehiago ere izan daitezkeelako. Doblerik onenak atera eta egin apustu, hordago!