Bertsoa Bizi Gazte asteburu pasa

2018/09/04
Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabak Foru Aldundiak antolatutako BERTSOA BIZI GAZTE bideoklip lehiaketako talde sarituak EULATEN egongo dira asteburuan, Kirola, abentura eta sormen asteburu pasa izango baitute opari.



Musika, antzerkigintza, bertsoa eta rapaz saltsan ibiliko dira begirale talde polifazetikoak lagunduta, mendi ibilaldia eta URBASA ABENTURA parkean goiz pasa, Bertsolari gazteen saioa eta gaubela dibertigarriak izango dituzte aspertzeko astirik gabeko asteburuan.

Gasteiz, Amurrio eta Murgiako ikasleen lanak izan ziren sarituak Maiatzaren 12an, eta ikusgai daude oraindik bideoklipak www.nibanaxarabakoa.eus atarian.  15-16 urteko gazte sortzaile mordoxka batek izango dute eskolarteko bat-bateko finalistekin batera asteburu pasa hau gozatzeko aukera.

Hasitako bideak etenik izan ez dezan, batzuk bertso-eskoletan jarraituko dute ibilbidea eta beste batzuk Irailaren 10etik Aurrera OIHANEDER euskararen etxean izango den GAZTE SORTEGIETAN parte hartzeko aukera izango dute. Bertsoa bizi gazte tailerrak izango dira institutu mordo batean aurten ere eta lehiaketaren edizio berri bat antolatuko da. Arabar gazteek euskaraz sortzen, gozatzen eta bazterrak nahasten jarraitu dezatela.