<!DOCTYPE html> Abian da Bertsoa Bizi Gazte bideo klip lehiaketa! — Bertsozale Elkartea

Araba

Abian da Bertsoa Bizi Gazte bideo klip lehiaketa!

2018/03/22
Iazko arrakastaren ondoren, aurten ere abian da BBG bideo kilp lehiaketa. Hainbat dira dagoeneko lan honetan ari diren gazteak: Arabar errioxa, Lautada, Gasteiz, Gorbeialdea eta Mendialdean besteak beste dagoeneko martxan dira bertsoak idatzi eta musikatuz, abestiei letrak aldatuz edo rap moldeetan bideo ekoizpenak egiteko.

Maiatzaren 4rako aurkeztu behar dira bideo lanak, garaiz zabiltza beraz gazte, animatu eta elkartu taldetxo bat(3-8lagun) eta egizu zure bideo klipa! Sari bikainak daude aurtengoan ere: bideo klip onenaren saria, originalena, web guneko bozkatuena eta txalo metroaren saria, Guztiek,  irailaren 7,8 eta 9ean asteburu pasa bera izango dute saritzat. Hain zuzen, Eulaten (Nafarroan) kirol abentura, euskara eta sormenaz gozatzeko aukera paregabea! Urbasa natur parke ezin hobean.

Eta saririk garrantzitsuena Bertsoa Bizi Gazte egunean musutruk maiatzaren 12an primeran pasatzeko aukera!

 

Informazio gehiago: http://nibanaxarabakoa.eus/

https://www.bertsozale.eus/eu/araba/proiektuak/bertsoa-bizi-gazte

                                bertsoabizi@gmail.com 688695875