Bertsoa Bizi Gazte 2018

2018/03/14
Atzoko egunez aurkeztu zen BBG lehiaketa Arabako Foru Aldundiaren prentsa aretoan.

Atzoko egunez aurkeztu zen BBG lehiaketa Arabako Foru Aldundiaren prentsa aretoan. Arabako Bertsozale Elkartearen egitasmo honek gazteen euskarazko sormena bultzatzea du helburu eta  hezkuntza arautuan murgiltze saioak burutzeaz gain, aisialdian bideo klip lehiaketaren bidez gazteak euskarazko sorkuntzan sakondu eta batez ere ondo pasatzera gonbidatzen ditu. Honetarako, 14-18 urte arteko arabar gazteak elkartu (3 lagun gutxienez eta 8 gehienez) eta bideo klip bat osatu beharko dute, gehienez 2min iraupenekoa, beti ere, bertsoak musikatu, abestiei letrak aldatu edo rap bat osatuz. Maiatzaren 4a baino lehen aurkeztu beharko dira bideo klipak. Sari bikaina daude, animatu eta parte hartu!

Informazio gehiago:

http://nibanaxarabakoa.eus/aurkeztu-dugu-bbg-2018ko-lehiaketa/

http://nibanaxarabakoa.eus/bbg-lehiaketaren-spota/