Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Urtarrilak 29, Laudio

Altubepekoak (Aiaraldea) eta Izena pentsau bida (Aramaio)

'Izena pentsau bi da' gailendu zaio 'Altubepekoak' taldeari Arabako kuadrilla arteko txapelketan

Atzo jokatu zen Faktorian bertso txapelketako kanporaketa. Aiaraldekoek otsailaren 10ean izango dute bigarren saioa, Aramaion.

Giro ederrean ospatu zen atzo Faktorian Arabako Kuadrilla arteko bertsolari txapelketa. Aramaioko 'Izena pentsau bi da' taldea eta eskualdeko 'Altubepekoak' aritu ziren nor baino nor kantuan. Amets Meatza Castañares gai-jartzailearen esanetara oholtzaratu ziren Beñat eta Izar Mendiguren Cosgaya eta Asier Rubio batetik; eta Martin eta Sabin Abarrategi, Manex Agirre eta Danel Herrarte bestetik. 

Saioaren aurretik, bertso sorta idatzien txanda izan zen. Hiru bilduma egon ziren entzungai, Faktoriako bertso eskolako bat eta Zaballako Bertso Eskolako bi. 

Orotariko gaiak jorratu ziren emanaldian: artzain txakur txapelketan artzain gazteek darabilten hizkuntza, Parisen pijaman erosketak egitera doan jendea, San Blas azokan txerriaren bueltan parrandan dabilen lagun kuadrilla, edota txanpon bilduma egiten duten gazteen solasaldia, beste batzuen artean.

Hau da Faktoriako bertso eskolako kideek prestatutako bertso sorta:

 

Guantanamera,….

Guajira,Guantanamera(bir)

 

Aceros de Llodio izan zen

Herri langile islada(bir)

Llodiotik Laudiora

Etorkizuna bultzada

 

Guantanamera,….

Guajira,Guantanamera(bir)

 

Atxulaur ta Supelegor

Orozko eta  Gorbeia(bir)

Zenbat mito siniskera

Naturatik bada deia

 

Guantanamera,….

Guajira,Guantanamera(bir)

 

Bizkaiako mugakide

Herri polita Okondo(bir)

Baserri baserritarrak

Urtero ospatu ondo

 

Guantanamera,….

Guajira,Guantanamera(bir)

 

Artzeniaga herria

Museoa dute berea(bir)

Barnean ere badute

Antzineko den artea

 

Guantanamera,….

Guajira,Guantanamera(bir)

 

Arrankudiaga Zollo

Baserri ta Industria(bir)

Autopista zatitua

Guretzat herri bizia

 

Guantanamera,….

Guajira,Guantanamera(bir)

 

Arakaldoko izana

Txiki infernu haundia(bir)

Kukutzen ikurrina da

Gure erreferentzia

 

Guantanamera,….

Guajira,Guantanamera(bir)

Aiaraherri zabala

Kontzeju haundi txikia(bir)

Baserritar izakera

Inguruko Nagusia

 

Guantanamera,….

Guajira,Guantanamera(bir)

 

Amurrio ta Urduña

Pelutxo herri direla(bir)

Gorobel kate bereko

Nola ulertu bestela

 

Guantanamera,….

Guajira,Guantanamera(bir)

 

 

Argazkiak

Argazki gehiago

Albisteak

Giro bikainean joan da 2023ko Arabako bertso kuadrilla arteko ligako lehen asteburua

Giro bikainean joan da 2023ko Arabako bertso kuadrilla arteko ligako lehen asteburua

2023/01/31

Aurrekoan ostiralean hasi zen 2023ko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa. Lehen faseko 4 saio jokatu ziren: bi Gasteizen, Oionen eta Laudion. Giro ederra eta umore printzaz beteak igaro dira lehen saioak. Lehen garaileak Bertxilika (Gasteiz), Beeeeeertsolariak (Lautada), Katuko muinoak (Gasteiz) eta Izena pentsau bida (Aramaio) taldeak izan dira.

Giro bikainean joan da 2023ko Arabako bertso kuadrilla arteko ligako lehen asteburua - Gehiago irakurri

Gasteiz, Oion eta Laudiok emango diote hasiera Kuadrillartekoari

Gasteiz, Oion eta Laudiok emango diote hasiera Kuadrillartekoari

2023/01/25

Gasteiz, Oion eta Laudion jokatuko dira 2023ko Arabako bertso Kuadrilla arteko txapelketako lehen faseko lehen lau saioak.

Gasteiz, Oion eta Laudiok emango diote hasiera Kuadrillartekoari - Gehiago irakurri

Maeztun abiatu da Arabako bertso kuadrilla arteko txapelketa

Maeztun abiatu da Arabako bertso kuadrilla arteko txapelketa

2023/01/14

Maeztun elkartu ziren larunbatean Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketan parte hartuko duten bat-bateko taldeen ordezkariak. Maeztun aurkeztu dute Kudrillek eta Arabako Bertsozale Elkarteak txapelketaren zazpigarren edizioa. Guztira 280 parte hartzailetik gora.

Maeztun abiatu da Arabako bertso kuadrilla arteko txapelketa - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2023/01/29
Ordua
14:00
Mota
Final laurdenak
Herria
Laudio
Tokia
Aiaraldeko Ekintzen Faktoria