Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gasteiz, Oion eta Laudiok emango diote hasiera Kuadrillartekoari

2023/01/25
Gasteiz, Oion eta Laudion jokatuko dira 2023ko Arabako bertso Kuadrilla arteko txapelketako lehen faseko lehen lau saioak.

Asteburu honetan hasiko 2023ko Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa, lau saio jokoan. Hauexek:

  • Urtarrilak 27, ostirala, Oiongo Bazterra aretoan 19:30ean, E ligako saioa: Txandrio (Arabar Errioxa) VS Katuko muinoak (Gasteiz). Ondoren afaria izango da Azkenak Elkartean. Idatzizko modalitatean: Txandrio Bertso Eskolako lagunak.
  • Urtarrilak 27, ostirala, Gasteizko Armentia Ikastolan, B ligako saioa: Bertxilika (Gasteiz) VS Egurrak eta ezpalak (Lautada). Afaria izango da eta 20:00etan hasiko da. Idatzizko modalitatean: Bertxilika Bertso Eskolako 3 talde,  LH 4, LH 5-6 eta DBH 1
  • Urtarrilak 27, ostirala, Gasteizko Errexala Elkartean, D liga saioa: Errexala (Gasteiz)  VS Beeeeeeertsolariak (Lautada). Afaria izango da eta 20:00etan hasiko da. Idatzizko modalitatean: Gasteizko Iparralde Gizarte Etxeko bertso lantegiko kideak. 
  • Urtarrilak 29, igandea, Laudioko Aiaraldeko Ekintzen Faktorian, A liga saioa: Altubepekoak (Aiaraldea) VS Izena pentsau bida (Aramaio). Bazkaria izango da eta 14:00etan hasiko da. Idatzizko modalitatean: Zaballako espetxeko bertso eskola.

2023ko Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa urtarrilaren 27an abiatuko da eta martxoaren 25ean bukatuko da, Laudion. 

Kuadrillartekoarekin Arabako bertso mugimendua bultzatu, indarberritu eta ikusarazi nahi da. Parte hartzaile guztien txapelketa izango da hau, lehia baino gehiago, gozamena izango du ardatz, guztiaren oinarria auzolana delako.

Arabako Bertsozale Elkartearen funtzioa koordinazio orokorra eta saretze lana izango da. Antolatzaileak txapelketan parte hartuko duten 12 taldeak dira. Bertsogintzako arlo teknikoan Arabako gai jartzaile taldea, epaile taldea eta Elkarteko lan taldearen laguntza izango dute.

Talde bakoitzak gutxienez 10-13 partaide izango ditu: gai jartzailea, epailea, hiru-sei bertsolari, kronikagilea, argazkilaria, musikariak, sukaldariak.

Kuadrillartekoak hiru fase izango ditu:

  • Lehen fasea: urtarrilaren 27tik otsailaren 11ra arte eta taldeak 4 ligatan banatu dira. Hiru taldeko lau liga ezberdinetan banatuak. Liga bakoitzetik talde bakarra sailkatuko da hurrengo fasera eta 2 sailkapen orokorraren arabera.
  • Finalaurrekoak: otsailaren 26an Agurainen, martxoaren 4an Bastidan eta martxoaren 12an Zuian izango dira. Bakoitzean bi talde ariko dira  eta saio bakoitzaren irabazlea sailkatuko da finalera.
  • Finala: martxoaren 25ean izango da, Laudion.

Saio guztietan, beste 16 bertso sorta taldeak arituko dira. Bertsoak aurretik prestatuta eta kantatuko dute lehengo fasean eta batzuk martxoaren 25ean Laudion.