Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Otsailak 15, Murgia

Gorbeialdeko azkenak (Zuia-Urkabustaiz) eta Muinoko katuak resurrectio (Gasteiz)

Larunbatean Murgiako zentro sozialean, txokoan, ARABAKO BERTSO KUADRILLA ARTEKO saioa izan dugu : GORBEIALDEKO AZKENAK taldea eta Gasteizko MUINOKO KATUAK RESURECTION Taldea.


Bazkaldu ondoren giro ederrean joan da saioa. Zuiako Gaztetxoak bertso jarriak kantatu dituzte aurretik eta ondoren bertso saio puntuagarriari ekin zaio. Bat batean etxeko taldeko Serapio Lopez, Aitor Jimenez eta Unai Gomez eta Muinoko Katuen taldetik Iñaki Viñaspre, Maialen Saez de Okariz, Maite Solozabal, Amaia Lasaga, Ander Solozabal eta Ekaitz Samaniego.

Bertso saioa amaitutakoan hauxe puntuazioa :

Gorbeialdeko azkenak 12
Gasteizko muineko katuak 12. Parra.


AURRERA ARABAKO BERTSOLARITZA!

 

Hauek dira Zuiako  Bertso eskolako  taldeak kantatutako bertso idatziak:

Doinua: Eskuak (Berri Txarrak)

Harremanen norian ah ze
Papila
Lagunen atzetik goaz
Poz bila
Instagramen lagun onak
Ta pila
Definitzeko zaila da
Kuadrila


Zuekin dira hobeak
Parrandak
Txikitatik konpartitzen
Barreak
Jertseak desagertzen dira
Putreak
Horregatik lagunei
Eskerrak


Zurrumurruak beti dira
Azkarrak
Zabaltzen dira hartuta
Bazterrak
Baina baditu paraje
Ederrak
Horregatik herriari
Eskerrak


Gelako_usain bereziak
Puskerrak
Pertsona gutxi dira_hemen
Bizkorrak
Non dago nire arkatza?
Lapurrak
Klasekide guztiei
Eskerrak


Klaseetan beti hizketan
Alferrak
Bertsotan beti_izan gara
Kutreak
Klaseak zuekin dira
Plazerrak
Gure bertso kuadrilari
Eskerrak

Argazkiak

Argazki gehiago

Albisteak

Arabako Kuadrillarteko lehen faseko liga amaituta finalaurrekoak erabakita geratu dira

Arabako Kuadrillarteko lehen faseko liga amaituta finalaurrekoak erabakita geratu dira

2020/02/17

Kuadrillarteko 4. asteburuko 3 saioak burututa finalaurrekoak erabakita geratu dira. LPR Lautadako Phoemian Rhapsody (Agurain) eta BertsoLARRIak (Mendialdea) berdinketa egin zuten eta Muinoko Katuak Resurrection (Gasteiz) eta Izenbakuek (Aramaio) taldeak izan dira garaile saioetan.

Arabako Kuadrillarteko lehen faseko liga amaituta finalaurrekoak erabakita geratu dira - Gehiago irakurri

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago

2020/01/18

Larunbatean, bat-bateko taldeen ordezkariek eta Arabako Bertsozale Elkarteak Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa aurkeztuko zuten Aramaion. Txapelketa formatua edukiko du 2020ko edizioak. Guztira 280 parte hartzailetik gora.

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2020/02/15
Ordua
14:30
Mota
Sailkapena
Herria
Murgia
Tokia
Murgiako Txokoa