Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Urtarrilak 27, Agurain

Lautadako Ezustean eusten eta Gasteizko Errexala

IMG 1364Aguraingo Astorreka Elkartea bertsoz bete zuten Lautada zein Gasteizko bertsolariek joan den larunbatean. 40 bat lagun bazkaltzeko elkartu eta, kafea eta kopa tarteko, hasiera eman zitzaion saioari.

Misioilariak” taldeak izan zuen giroa berotzen hasteko erantzukizuna, musikaz lagundutako idatzizko bertso sortarekin. Fin ibili ziren gure bertsolari hasiberriak.

Segidan, gai jartzaileak aurkezpenak egin eta saio puntuagarriari hasiera eman zitzaion, agurrekin. Ezustean eusten Lautadako taldeak “hilzorian geunden batzuentzat aurten, hemen gaude berriro ezustean eusten!” abestuz bota zuen agurra. Rantxera, afrikar zein sevillar doinuekin erantzun zieten mozorro eta guzti “Errexala taldekoek. Giroa berotzen hasita zegoen.

Bigarren ariketan, Oier eta Manu ibili ziren buruz buru, enpresa bereko bi langileren paperean jarrita; komunak ordura arte gizon –emakumeentzat desberdinak izandakoak eta egun, komun berdinak erabiltzen izaten zituzten komeriak abestuz.

Hurrengo ariketa “Errexala” taldeko Felipek eta “Ezustean eusten”-eko Jonpik osatu zuten, zahar egoitza bateko gela berdinean bizi ziren bi agureren paperean jarrita.

Beñat eta Garik parte hartu zuten hurrena. Kontrako taldeak jarritako oinak aintzat hartuz osatu zituzten bina bertso.

Puntu erantzunetan ibili ostean, konturatzerako kartzelakora iritsiak ginen. Betaurreko bereziak eman zizkieten bertsolariei. Betaurrekoak, azken teknologia berrikuntzekin egindakoak zirela eta, jantzi bezain pronto, tropikoan baleude bezala ibiliko zirela Lautada bezalako eskualde hotz batean.

Aparteko giroa jarri zuten elkartean bildutakoek, umorerik ez zen falta izan eta kanpoko hotzak, saioak iraun zuen tartean behintzat, ederki goxatu zituzten.

Amaitzeko, Aintzane gai jartzaileak talde garailearen izena bota zuen: Errexala!. Baina Manu-k abestu bezala: “garaipena da egon izana gustora elkarrekin!” Bejondeizuela parte hartzaile guztiei!

Hauek dira Lautadako Misiolariek kantatu zuen bertso sorta:

DOINUA: Andre txarren bentajak

Arratsaldeon bertsozaleak
Astorrekan bildu gera
Kantuan gaude bi bizkaitar ta
Gipuzkoarra da bera
Aurten hemen bertsotan hasita
Helburua da berbera
Behin txapela lortu zuten eta
Goaz bidea jorratzera

Janpi, Pablo ta Oier zaharrak
Beñat ta Mikelats ea
Entrenatuta ere zaila da
Hauen aurretik jartzea
Baina lasai garrantzitsuena
Dugunez parte hartzea
Eskertuko duzue bazkariak
Gaur ez ez puntuatzea

Arabako kuadrillartekoa
Arabako txapelketa
Ta zuen fitxajeak Bendala
Sarriugarte Zelaieta
Athletik cluben filosofía
Duzue viva la Pepa!
Arabar labela daukate
Gure bertsolariek ta!

Gasteiz Siberia baldin bada
Hona ez zarete heltzaen
Duela urte gutxi hartz polarra
Hementxe bizi omen zen
Jandako bazkari goxoakin
hasi zarete epeltzen
jasoko duzuen egurrakin
ea ez zarete erretzen

Gu entzun eta gero hartu bi
Tila eta ur termalak
Barkatu_emandako txapagatik
Badatoz profesionalak
Gurea alde batera laga
Goza haien eginahalak
Eta beraien mingainetatik
Bota ditzatela balak

Argazkiak

Argazki gehiago

Albisteak

Ikusle ugari Kuadrillarteko bigarren asteburuan

Ikusle ugari Kuadrillarteko bigarren asteburuan

2018/01/30

Pasa den asteburuan, Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketako 3 saio jokatu ziren: Aramaion, Agurainen eta Oionen. Ikusleek sortutako berotasunean hauek izan ziren saio horien irabazleak: Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio), Txandrio (Arabar Errioxa) eta Errexala (Gasteiz). Asteburu honetan bukatuko da 1.fasea.

Ikusle ugari Kuadrillarteko bigarren asteburuan - Gehiago irakurri

Kuadrillartekoa Aramaion, Agurainen eta Oionen

Kuadrillartekoa Aramaion, Agurainen eta Oionen

2018/01/24

Kuadrillartekoaren bigarren asteburuan 3 saio jokatuko dira. 6 talde arituko dira bat-bateko modalitatean, eta 3 talde idatzizkoan.

Kuadrillartekoa Aramaion, Agurainen eta Oionen - Gehiago irakurri

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago

2018/01/13

Larunbatean, bat-bateko taldeen ordezkariek eta Arabako Bertsozale Elkarteak Arabako Bertso Kuadrillartekoa aurkeztuko zuten Gasteizen. Txapelketa formatua edukiko du 2018ko edizioak. Guztira 320 parte hartzaile.

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2018/01/27
Ordua
14:30
Herria
Agurain
Tokia
Astorreka elkartea