Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

otsailak 22, Gasteiz, Kinkienea

BERTSO-AFARIA

Bat-bateko taldeak: Zabala eta estuak – Gasteiz eta Amurrio

Idatzizko taldea: Udarregitarral C.P.(CorPoration),

Antolatzailea: Zabala eta estuak - Gasteiz

Argazkiak

  

Argazki gehiago ikusteko

Kronika

Zabala eta Estuak taldeak egindako kronika

Hamaika ekimenez josia genuen Gasteizko agenda larunbatean. Horien artean Arabako Bertso Kuadrilla Artekoak bere lekua egin eta bertso doinuz girotu zuten arabar bertsolari saiatuek Kinkienea elkartea. 20:30tarako “Zabala eta Estuak” taldekoak prest zuten elkartea Amurrioko taldeari harrera egiteko. Taldeko sukaldari jaioek prestaturiko jakiak mahaietan, pankartak aldarrikapenezko dekorazioa jartzen… eta eztarriak goxatzeko, nahi beste arabar salda goxo. Bertsolariek abesteko libre izan behar dutela ere gogoan izan zuten taldekide zein bertsozaleek soinean zituzten kamisetetan; ixilik nahi gaituzten honetan libre izateko abesten baitugu.

Lanari ekin aurretik ase arte jan eta edateko aukera izan zuten kinkieneara hurbildu ziren 35 bat lagunek. Behin pattarrez zein trikitixa doinuz giroa berotzeko azken puntada emanda, bertsoa izan zen nagusi. Hasteko, urrutitik Udarregitarrek izkiriatutako hitz errimatuak barroteen artetik ihes egin eta Kinkienean bildutako bertsozaleen eztarrietan bertso doinu bihurtu ziren (baten batek doinuren batekin arazoren bat izan zuen arren).

Horren ondotik Amurrioko eta Zabala eta Estuak taldeetako bertsolarien txanda iritsi zen. Behin agurrak eginda, etxeko taldeetako gai jartzaileek lanean jarri zuten gure zazpikotea. Ofizioka zein bakarka, koplaka zein amaiera edo oinak emanda, askotariko gaiekin gozatu zuten bertaratutakoek: armagabetzerako zitan egiaztatze batzorderik topatzen ez duten ETAkideak; erorketa betean delarik jausgailua izorratua duen paraxutista;  Andra Mari Zuriaren plazan elkartzen diren oinezkoa, munizipala eta txirrindularia; garbitasun arazoak dituzten pisukideak… Txaloak eta barreak etengabeak izan ziren. Giroa berotuz eta berotuz joan zen. Bertsolariak bertso banarekin agurtu zuten saioa.

Saioa agurtu bai, baina auzolanez antolaturiko bertso afaria auzolanez bukatu behar zuen hala beharrez. Ez ziren falta izan entzuleen artean ere arabako txokoak euskaraz eta bertsoz josteko prest agertu zirenak. Triki doinu artean luzatu zuten batzuek bertso belada (kantuan, bertsotan eta bakarren bat dantzan ere), Arabako Bertso Kuadrillartekoa bertso saio batzuk baino askoz ere gehiago dela argi geratu zelarik.

Bertso idatziak

Albisteak

Bertso-debutak Arabako Kuadrilla artekoan

Bertso-debutak Arabako Kuadrilla artekoan

2014/02/25

Kuadrilla artekoaren parte hartzeko sistemak laguntzen du jende aurreko debutak izateko askorentzat. Asteburu honetako lau saioetan horrela gertatu da. Bertsolaritza herrikoia Agurainen, Legution eta Gasteizen egin diren bi saioetan.

Bertso-debutak Arabako Kuadrilla artekoan - Gehiago irakurri

Bertso-poteoak eta bazkariak asteburu honen Arabako Kuadrilla artekoan

Bertso-poteoak eta bazkariak asteburu honen Arabako Kuadrilla artekoan

2014/02/20

Arabako Kuadrilla artekoaren laugarren asteburua dator. Lau saio: Agurainen eta Legution poteoak eta Gasteizen bazkari bat eta afari bat antolatu dira. Aurtengo Kuadrilla artekoaren parte hartzeko sistema honek ahalbideratzen du bertso kuadrilla guztien egoerara eta izaerara egokitzea. Arabako taldeen izaeraren aniztasuna eta bertso-saio formatuen aniztasuna errespetatzen ditu. Talde antolatzaileak gonbidatuko duen taldearekin batera adosten dute saioaren formatua.

Bertso-poteoak eta bazkariak asteburu honen Arabako Kuadrilla artekoan - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2014/02/22
Ordua
20:30
Herria
Gasteiz
Tokia
Kinkienea elkartea