Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Taldeek antolatutako Kuadrilla artekoaren azken saioa larunbat honetan Aramaion

2014/03/27
Azken saioa apirilaren 5eko festa aurretik

Larunbat honetan egingo den azkeneko saioarekin bukatuko dira Kuadrilla artekoan 15 taldeek antolatu dituzten 19 bertso-saioak.

Aramaioko Unibertsolariak taldeak antolatu duen bazkarira bertako “beteranoak” gonbidatu ditu. Versus formatuan planteatu dute, nor baino nor Aramaion. Bazkaria 14:00etan Aramaioko San Martin Eskolako jantokian egingo dute.

Apirilaren 5ean Arabako Bertso-kuadrilla artekoaren eguna izango da eta egun osoko egitaraua prestatu dute 2014ko Kuadrilla artekoa bukatzeko.

2014-03-29 kuadrilla artekoa aramaio eskolan

bideo spot