Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Kuadrilla artekoa, ostiralean Amurrion eta larunbatean Ametzagan

2014/03/20
Azken aurreko asteburua Kuadrilla artekoan

Kuadrilla artekoa azken txanpara iristen ari da, bi saio egingo dira asteburu honetan. Ostiralean Amurrion, afari formatuan, Aiaraldeko Ai zapotzin taldeak antolatuko du saioa. Gasteizko Bertxotxoak gonbidatu ditu eta bi taldeak bat-batean arituko dira. Idatzizko sorta bat kantatuko du Mitxoletak taldeak, Amurrioko bertso-eskolaren inguruko gazteek. Afaria Amurrioko Txakolin elkarteko txokoan izango da.

Larunbatean, Zalduondoko bertso-eskolak Asparrengo Ametzaga herriko txokoan antolatu du bertso-bazkaria. Zalduondoko bertso-eskolak Kuadrilla artekoan antolatzen duen bigarren saioa da Ametzagako hau. Gasteizko Zabala eta estuak gonbidatu ditu. Biak bat-batean arituko dira baina bat-bateko saioa hasi aurretik Zalduondoko Marisoro Euskara taldeak, papera eskuan, kantatuko du prestatutako sorta idatzia.

Martxoko azken asteburuarekin batera Kuadrilla artekoaren azken saioa egingo da Aramaion. Honekin bukatuko dira bat-bateko taldeek antolatutako saioak eta apirilaren 5an talde guztiak elkartuko dira Agurainen, egun osoko festan.

arabako bertso kuadrilla artekoa amurrio ametzaga

bideo spot