Araba

Arabako Bertsozale Elkarteak irakasle bat kontratatzeko deialdia ireki du.

2014/11/10
Arabako Bertsozale Elkarteak irakasle bat kontratatzeko deialdia ireki du, aldi baterako baja bat ordezkatzeko.

Arabako Bertsozale Elkarteak irakasle bat kontratatzeko deialdia ireki du, aldi baterako baja bat ordezkatzeko. Arabako ikastetxe eta bertso-eskoletan bertsolaritza lantzea litzateke egiteko nagusia, hau da, hezkuntza arautuan, bertso-eskoletan eta jarduera osagarrietan irakasle eta begirale lanetan jardutea, urtarriletik ekainera bitartean.

Ezinbestekoa da lizentziatura edo irakasle ikasketak izatea, baita gidabaimena eta autoa ere. Gainera, kontutan hartuko da bertsolaritzarekin duen harremana, izan bertso-eskolan, Bertsozale Elkartean edo antolatzaile gisa. Hezkuntzan duen esperientzia ere garrantzitsua izango da, bai arautuan, bai ez-arautuan eta baita aisialdian ere. Azkenik, harremanetarako erraztasuna, talde lanerako gaitasuna eta haur eta gazteekin izandako esperientzia ere kontuan hartuko dira.

Curriculumak ABENDUAREN 5a baino lehen bidali beharko dira Arabako Bertsozale Elkartera. Bi aukera daude horretarako. Posta arruntez bidali nahi izanez gero honako hau da helbidea:

AMAIA ZENTROA
Benito Perez Galdos z/g
01002 Gasteiz
945-010505

E-postaz bidali nahi izanez gero araba.administrazioa@bertsozale.eus da helbidea.

Informazio gehiago nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan

                    facebook abe  twiter abe  

Agenda

2018-02-21 Gasteiz Sariketa

Bertsokatu Txapelketa. Hala Bedin Akatu

2018-02-24 Amurrio Txapelketa

Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa. 2. finalaurrekoa: Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio) eta Bapateroak (Gasteiz)

2018-02-28 Gasteiz Sariketa

Bertsokatu Txapelketa. Txapelarrin Musukatu

2018-03-03 Aramaio Txapelketa

Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa. 3. finalaurrekoa: Sumendi bete poto (Gasteiz) eta Errekaleor Bizirik!

Agenda osoa