Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Manex Agirre Arriolabengoa

Aramaioko bertsolaria. 2000an, Arabako Eskolarteko Txapelketan txapeldun. 2010eko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan, Aramaioko taldean txapeldun. 2011 eta 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketetan txapeldun. Euskal Herriko 2013ko Txapelketa Nagusian parte hartu zuen. Hala Bedi irrati libreko Bertxoko irratsaioan ibilitakoa eta Bertxoko sariketa antolatzailea izan da. Arabako Bertsozale Elkarteko komunikazio arduraduna eta zuzendaritza kidea izan zen 2013ra arte. Plazaz plaza dihardu.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Oion, otsailak 4

Orlando Arreitunandia Arinas, Manex Agirre Arriolabengoa 8ko nagusia
Gizarte zerbitzuetako lankideak zarete, eta beti oso lanpetuta zaudete, zuk ORLANDO hemendik aurrera ordutegia errespetatzea erabaki duzu nahiz eta lana ez bukatu, zuk, MANEX nahiago duzu lanak amaituta joatea etxera.
Manex Agirre Arriolabengoa, Maddi Agirre Epelde 8ko txikia
Luxuzko jatetxe bateko zerbitzariak zarete eta bezeroek uzten dizkizueten eskupekoak handi xamarrak dira, zalantzan zaudete gainontzeko lankideekin banatu edo ez.
Aroa Arrizubieta Barredo, Manex Agirre Arriolabengoa 10eko txikia
Ospitaleko logela hilabetez konpartitu duzue. AROA, gaur MANEXi alta eman diote. Bere gauzak jasotzen ari da eta bere bila noiz etorriko zai zaudete.