Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Dulantzin eta Zigoitian jokatuko dira lehen eta bigarren final laurdenak

2022/05/05
Arabako Bertsolari Txapelketak larunbatean emango dio hasiera bigarren faseari, finala laurdenei. Larunbatean Dulantzin jokatuko da lehena eta igandean Zigoitin bigarrena. Faseari datorren larunbatean, hilak 14, emango zaio amaiera Aramaion. Seina bertsolarik parte hartuko dute saio bakoitzean, sarrerak bertsosarrerak webgunean eskuragai.

Bigarren fasea, final laurdenak, datozen bi asteburuetan jokatuko da 3 saiotan, 3 herritan: Dulantzi, Zigoitia eta Armaion izango direlarik norgehiagokak.

Dulantzin, maiatzaren 7an, larunbata. Lehenengo final laurdena izango da, 17:30ean hasiko da.

Dulantzin kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

Gai emailea Etxaun Otaño Zinkunegi izango da.

Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzekoa da 2019ko edizioko txapelduna Iñaki Viñaspre dela. Iñaki Viñaspre Unai Andarekin batera 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finalista bikoteko izan da. Maddi Agirre 2021eko Arabako Eskolarteko bertsolari gaztetxoen txapelduna izan da eta lehen aldiz kantatuko du Arabako Bertsolari Txapelketan. Asier Otamendik Arabako Txapelketako 4 txapel dituela eta Prundentzio sariketako 5 txapel. 

Saioaren informazio gehiago hemen.

 

Zigoitin, maiatzaren 8an, igandeabigarren final laurdena izango da,17:30ean hasiko da.

Zigoitin kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

Gai emailea Oier Azkarraga Grajales  izango da.

Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzekoa da Manex Agirrek Arabako Txapelketako 2 txapel, 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako txapelduna izan da Martin Abarrategirekin batera eta Arabako Kuadrillartekoan 3tan izan da txapeldunen taldekoa. Peru Abarrategi 2017 eta 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalista izan da. Xabi Igoa azken 3 Arabako Txapelketako edizioetako finalista izan dela eta Arabako Kuadrilla arteko 2 ediziotan talde txapelduneko kide izan dela. Markel Yollerrek lehen aldiz kantatuko du Arabako Bertsoalri Txapelketan.

Saioaren informazio gehiago hemen.