Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Unai Anda Delika

2013an hasi zen bertso eskolan Uxue Diaz de Ceriorekin. 2014ko eskolartekoan kantatu zuen lehen aldiz. Egun Bertxoko sariketan, Arabako Kuadrillartekoan parte hartzen du. 2019an Arabako Bertsolari Txapelketan kantatuko du lehenengoz.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Aramaio, otsailak 23

Peru Abarrategi Sarrionaindia, Unai Anda Delika 8ko nagusia
Koadrilakoak zarete, 18 urte bete berri dituzue. Apirilean lehen aldiz hauteskundeetan bozkatzeko aukera izango duzue. Zuk, UNAI, gogoa duzu; zuk, PERU, ordea, ez bozkatzea pentsatzen ari zara.
Beñat Garaio Mendizabal, Unai Anda Delika 10eko txikia
Ahizpak / anaiak / neba-arrebak zarete. Gurasoen etxetik joan berri zarete elkarrekin bizitzera. UNAI, konturatu zara BEÑATek gurasoek dituzten ohiturak errepikatzen dituela.