Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola

Bertsolaria. Gasteizko Bertso-Eskolaren sortzaileetakoa (1982). 1984an, Arabako Lehenengo Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen. Geroztik, San Prudentzio Sariketan urtero parte hartu izan du eta birritan izan da txapeldun. Arabako Bertsolari Txapelketan ohiko partaidea. 2010eko Kuadrilla arteko Txapelketan "Kakiturri" taldean finalista. Arabaz kanpolko sariketetan ere (Xenpelar...). Plaza-saioetan askotan kantari. Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakaria izan zen.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Langraiz, otsailak 5

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola Hasierako agurra
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola, Asier Rubio Hidalgo 8ko nagusia

Rikardo eta Asierren futbol taldeak futbolari bat fitxatu berri du. Rikardo ez dago batere konforme, jokalari horrek gauza oso larriak egin dituelako bere iragan hurbilean. Asierrek ordea, futbolari ona bada eta bere pena bete bazuen ez du gaizki ikusten bera fitxatu izana.

Manex Agirre Arriolabengoa, Rikardo Gonzalez de Durana Alzola 8ko txikia

Manex eta Rikardok, bakoitzak bere aldetik, ligatzeko aplikazio horietako bat jaitsi dute. Ustez elkar ezagutu gabe, elkarrekin geratu dira taberna batean. Biak tabernara heldu direnean konturatu dira auzokideak direla.

Zigor Enbeita Zugadi, Rikardo Gonzalez de Durana Alzola 10eko txikia

Oporretan joan dira Indiara. Bertako familia batekin hartu dute ostatu eta afaltzeko intsektuak eskaini dizkiete jateko. Zigor probatzeko desiatzen dago, Rikardok ordea, nazka aurpegia jarri du.

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola Puntuari erantzunak

1. Zailtasunen aurrean behar da kemena 2. Ahula izatea gaur ez dago modan,

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola Bakarka, gaia emanda

Azkenean eskutan daukazu ziurtagiria, horrenbeste koatatu zaizu lortzea…

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola Bukaerako agurra

Laudio, martxoak 11

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola Hasierako agurra
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola, Paula Amilburu Izargarai Hasierako agurra

Rikardok jubilatzeko adina du, baina lanean segitzen du. Paula, ordea, bere biloba gaztea da eta ikasketak amaituta lanik topatu ezinik dabil. Gaur bazkaltzeko elkartu dira aspaldiko partez.

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola, Asier Rubio Hidalgo 8ko txikia

Altxorraren bila jolasean aritu diren bi lagun dira. Asierk, iniziatiba darama eta ia jolas osoan zehar asmatu ditu altxorra aurkitzeko gakoak azkena izan ezik. Rikardo, berarekin haserretu da azkenean altxorra lortu ez dutelako, bere errua omen da.

Xabi Igoa Eriz, Rikardo Gonzalez de Durana Alzola 10eko txikia

Xabi eta Rikardo bikote dira. Beraiek ere furgoneta erosi zuten. Urtebete darama geldirik furgonetak kalean aparkatuta.

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola Puntuari erantzunak

1. ZURETZAKO DENBORA AURKITZEN AL DUZU? 2. BATZUETAN LORTZEN DA DESIO DUGUNA, 3. GEROARI BEGIRA EGON BEHARREAN,

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola Kartzela

- Aspalditik barruan zenuen arantza hori atera duzu.

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola Bukaerako agurra