Dulantzin Asier Otamendik irabazi du, eta osatu dira Arabako Txapelketako hurrengo 3 finalaurrekoak
Otsailaren 5ean Langraizen hasi zen Arabako Bertsolari Txapelketa. Igande arratsaldean Dulantzin jokatu zen txapelketako 3.finalaurrekoa. Oholtza gainean, Arabako bertso eskolen sarea irudikatu nahi duen amaraunaren pankartaren aurrean eta Lierni Altuna gai emailearen agindutara sei bertsolari, hurrengoak:
Ander Solozabal Kortabarria - Gasteiz
Izar Mendiguren Cosgaya - Laudio
Oihane Perea Perez de Mendiola - Zalduondo
Asier Otamendi Alkorta - Gasteiz
Jon Ruiz de Pinedo Lekuona - Zalduondo
Paula Amilburu Izargarai - Aramaio
Ariketa guztiak egin ondoren, Asier Otamendik lortu zuen puntu gehien, 237,5 puntu. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:
Asier Otamendi, 237,5 puntu
Oihane Perea, 235,5 puntu
Paula Amilburu, 235 puntu
Ander Solozabal, 216,5 puntu
Izar Mendiguren, 199,5 puntu
Jon Ruiz de Pinedo, 188 puntu
Txapelketan parte hartzen duten 18 bertsolariek 2 aldiz kantatuko dute txapelketan. Langraizen, Zigoitan eta Dulantzin lortutako puntuazioaren sailkapenaren arabera 2.itzuliko 3 finalaurrekoak osatu dira. Horrela:
Legutio Martxoak 4, larunbata |
Laudio |
Aramaio |
Manex Agirre |
Xabi Igoa |
Asier Otamendi |
Lehenengo itzuliaren 3 finalaurrekoetako epaimahaia, horrela osatuta egon da: Patxi Aizpurua, Iker Elexpuru eta Ainhoa Aizpurua. Idazkari lanetan Esti Zengoitibengoa.
Datorren asteburuan ez da saiorik egongo. Martxoaren 4an , Legution, 2.itzulia abiatuko da.
Bertsolari bakoitzak ariketa ezberdinetan lortutako puntuazioak, jarritako gaiak, bideoak eta argazkiak hemen
http://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabako-bertsolari-txapelketa-2017/saioak/dulantzi-otsailak-19
Bertsoaldi bideo aukeraketa bertsoa.eus-en http://www.bertsoa.eus/eu/bertsoa-arabako-txapelketa.asp