Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Iker Pastor Rodriguez

2009an Zalduondoko bertso-eskolan sortu eta hasi zen. 2010ean Arabako Eskolarteko Txapelketan partaide. Araiako eta Zalduondoko bertso-eskoletan irakasle zereginetan dihardu. Arabako Bertsolari Txapeleketan eta Kuadrilla artekoan parte hartzen du, baita Arabako zenbait bertso-saioetan ere.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Dulantzi, urtarrilak 25

Iker Pastor Rodriguez Hasierako agurra
Iker Pastor Rodriguez, Irati Anda Villanueva 8ko nagusia

Kale garbitzaileak zarete. Zu Iker lotsatu egiten zara zure lanaz, zu Irati berriz, goizero ateratzen zara lanera pozik eta irribarretsu.

Unai Bengoetxea Mujika, Iker Pastor Rodriguez 8ko txikia

Unai eta Iker, salsa ikastaro batean ezagutu duzue elkar. Dantzak magia eragin du.

Oihane Perea Perez de Mendiola, Iker Pastor Rodriguez 10eko txikia

Zu Oihane bizikletaz zabiltza errepidetik eta gurpila zulatu egin zaizu; Iker, bizikletaz ere, hurbildu zaizu laguntza eskainiz. 5 minutu pasa ostean, zu Oihane konturatu zara ligatzeko asmoz hurbildu dela.

Iker Pastor Rodriguez Puntuari erantzunak

1-GOIZEAN ALTXATZEAN ZER ALDARTE DUZU? 2-TXAPELKETAK AL DIZU ALDATU UMOREA?

Iker Pastor Rodriguez Bakarka, gaia emanda

Arratsaldeko lauak dira eta oraindik ez da bazkaltzera agertu.

Iker Pastor Rodriguez Bukaerako agurra

Langraiz-Oka, martxoak 7

Iker Pastor Rodriguez Hasierako agurra
Paula Amilburu Izargarai, Iker Pastor Rodriguez Hasierako agurra

Zuek Paula eta Iker, tratu txarren zentroan ezagutu zineten bi emakume zarete. Zuen bizitzako une latza zen. Orain nork bere bizitza berrantolatuta eta hobeto zaudetela, zentroa utzi zenutenetik lehen aldiz elkartu zarete kafe bat hartzeko.

Iker Pastor Rodriguez, Jagoba Apaolaza Castro 8ko txikia

Zuk Iker, Jagboba kontratatu duzu zure etxeko lorategia berrantolatzeko. Etxera iritsi eta dena landare karniboroz bete dizula ikusi duzu.

Iker Pastor Rodriguez, Xabi Igoa Eriz 10eko txikia

Iker eta Xabi , duela 10 urte tatuai berdina egin zenuten. Ordutik bizitzako gorabeherengatik ez zarete gehiago ikusi. Gaur kasualitatez taberna batean egin duzue topo.

Iker Pastor Rodriguez Puntuari erantzunak

1. JUSTIZIA KOLOREZ ALDATZEN OTE DA? 2. LAGUN TXARRA AL DUZU URDURITASUNA? 3. BEHAR DUZUN BABESA NORK EMATEN DIZU?

Iker Pastor Rodriguez Bakarka, gaia emanda

Momentua iritsi da; familiarteko eta lagunez inguratuta zaude.

Iker Pastor Rodriguez Bukaerako agurra