Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Laudion jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako 2.finalaurrekoa

2015/01/28
Txapelketako 1.itzuliaren 2.finalaurrekoa igande honetan jokatuko da, Laudion. Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Laudioko Lanbide Heziketako Udal Ikastetxearen aretoan bertan.

Otsailaren 1ean, igandean Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatuko da, 17:30ean hasiko da  Laudioko Lanbide Heziketako Udal Ikastetxearen aretoan.

Laudion kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

Manex Agirre Arriolabengoa

Jagoba Apaolaza Kastro

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona

Unai Mendibil Etxebarria

Felipe Zelaieta Txurruka

Zigor Enbeita Zugadi

Txapelketan parte hartzen duten 18 bertsolariek bi aldiz kantatuko dute txapelketan zehar, bi saio hauen puntu metaketak sailkatuko ditu finalerako.

Gai-emailea Olatz Santocildes izango da.

Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai, Laudioko Lanbide Heziketako Udal Ikastetxearen aretoan bertan.

Saioaren informazio gehiago hemen

 

bertsolariak abtx15 Laudio