Araba

Udaberriko haur eta gaztetxoen barnetegietako izen ematea hastear

2016/02/25
Udaberri honetan burutuko diren bertso barnetegietarako izen ematea hastear da. Aiaraldekoek martxoaren 1etik 10era Aira, Amurrio, Artziniega, Laudio edo Urduñako Udaletan eman beharko dute izena eta Gorbeialdekoek 10a baino lehen Zuiako Kuadrillako Udaletan.

Tik tak, tik tak, gerturatzen ari da udaberriko bertso barnetegietako izen ematea. Aurtengoan martxoaren 29, 30 eta 31n, ez zaitez etxean geratu!

Aiaraldeko 8-12 urte bitarteko haur eta gazteak, Espejora joango dira 3 gunez bertsoez gozatzera, beraz Aiara, Amurrio, Artzieniega, Laudio edota Urduñako Udaletxera joan martxoaren 1etik 10era eta eman izena. 

Gorbeialdekoa bazara berriz eta 8-12 urte arteko gaztetxoa,  joan zure herriko Udaletxera martxoaren 10a baino lehen eta eman bertan izena. Hiru egun zoragarri pasako ditugu Manurgako aterpetxean. 

Ez zarete etortzeaz damutuko! Ez etortzeaz, agin bai!

Aiaraldeko barnetegia 2016

Gorbeialdeko barnetgia