1982an Laudioko bertso eskolan euskararen tuneleko argia

2017/01/27
Laudion sortu zen Arabako lehenengo bertso eskola, 1982an. Aurreko larunbatean garai hartako sortzaile eta partaideak elkartu ziren Laudioko Tunel tabernan.

Tuneleko bertso eskola 19821982an Aiaraldeko hamar bat gaztek Arabako lehenengo bertso eskola sortu zuten. Ostiralero biltzen hasi ziren, lehenik Udalak utzitako gela baten, gerora euskaldun jator bezala mahai inguruan, Tunel tabernako menu eta ardo goxoaren bueltan. Han hasi zuten hurrengoa hamarkadan euren tradizio erlijioso bilakatuko zen bertso jarduna, hutsegite gabeko ostiraleroko bertso afaria. Horrela sortu zen Arabako lehen bertso eskola.


Hasieran haiek bakarrik jantokiko eskina batean. Baina gero leporaino beteta, AEKko ikasle andana eta inguruko euskaldunak entzule. Bertsolariak bertso gosez eta honela goizaldeko ordu txikitaraino aritzen ziren. Hauek izan ziren sortzaileak eta kantuan aritzen zirenak: Emiliano Diez, Txaber Errasti, Juan Mari Fernandez, Txema Alangua, Jon Pagoaga, Jesus Angel Santacruz, Karla Santisteban, Juanjo Respaldiza, Pedro Bizkarguenaga, Peli Pagazaortundua, Jon Gerrero, Josu Aldama, Iñaki Mendiguren eta Serapio Lopez.

35 urte ondoren, urtarrilaren 21ean, gehienak berriro elkartu ziren, Tunel tabernan, mahai baten bueltan, bertsoa eta euskararen inguruan. Eta bertan, 35 urte hauetako katean lotura eduki duten beste batzuk, gaur arte. Beti gazteak, Arabako bertsolaritza gaztea baita.
Bizitzaren paradoxak, Tunel tabernan argitu zen  Arabako bertsolaritza!


Hona hemen Pedro Bizkarguenaga eta Izar Mendigurenii egindako elkarrizketa: http://www.bertsoa.eus/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=6521

 

Tuneleko bertso eskolaren sortzaileak 2017