Serapio Lopez aukeratu zuten Amurrioko OHOLTZAPETIK saioan

2016/05/07
Amurrion jokatu zen Oholtzapetik Entzulea Epaile egitasmoaren azkeneko kanporaketa. Entzuleek Serapio Lopez aukeratu zuten Legutioko finalean kantatzeko, beraz, Izar Mendiguren, Oihane Perea eta Manex Agirrerekin batera kantatuko du.

Amurrioko Kultur Etxean OHOLTZAPETIK egitasmoaren azkeneko kanporaketa jokatu zen. Arabako 16 bertsolari 4 saioetan banatuta, Amurrion 4 bertsolarien artean Serapio Lopez aukeratu zuten bertaratu zien entzuleek.

Oier Suarez gai-jartzaile eta aurkezlearen eskutik Xabi IgoaSerapio LopezJuan Mari Juaristi eta Paula Amilburuk kantatu zuten. Plazako saio baten formatu eta ariketetan aritu ziren bertsolariak. Saioak, aurrekoak bezala, goranzko joera hartu zuen, nahiz eta bertsolariek hasieratik bereganatu zuten entzuleen interesa; oso saio gustagarria suertatu zen.

Bukaerako agurrak baino lehen, bertaratutako  lagunek epaitzeko ariketa egin zuten. Serapio Lopez izan zen bozkatuena Amurrioko entzuleen artean, eta ondorioz, maiatzaren 13an, 20:30ean, Legutioko kultur etxean kantatuko du, Oihane Perea, Izar Mendiguren eta Manex Agirrekin batera. 

OHOLTZAPETIK egitasmoa jarraitzeko hemen http://www.bertsozale.eus/eu/araba/proiektuak/oholtzapetik2016

2016-05-06 amurrio