Sanchez eta Ruiz de Pinedo sailkatuta

2013/11/13
Izarran jokatutako Bertxoko Sariketan bigarren bikotea sailkatu da

Larunbatean, azaroaren 9an, jokatu zen Izarrako Gaztetxean Bertxoko sariketaren 2. kanporaketa. Bertan Unai Gomezen esanetara aritu ziren bi bikote, Xabi Igoa eta Zigor Enbeita alde batetik, eta Ruben Sanchez eta Jon Ruiz de Pinedo bestetik.

 

            Saio entretenigarria izan zen Izarrako Gaztetxera hurbildu ziren bertako lagunentzat eta bertsolariekin batera etorri zirenentzat. Binaka aritzeko ariketak eta Unai Gomezek jarritako gaiak burutu ondoren epaileek erabaki zuten Ruben Sanchez eta Jon Ruiz de Pinedo sailkatzea finalerako.

 

            Azaroaren 15ean, Kanpezuko Ibernalo aterpetxean jokatuko da azkeneko kanporaketa. Horrela hiru bikote sailkatuko dira Agurainen jokatuko den finalerako.

Agurra, Ruben Sancez eta Jon Ruiz de Pinedo 

8txikian, Xabi Igoa eta Ruben Sanchez              

Iparragirre doinuan, denak