Bastidako Oholtzapetik saioan Oihane Perea izan zen txalotuena

2020/07/07
Bastidan burutu zen Oholtzapetik 2020ko 3. jardunaldia. Oihane Pereak irabazi zuen finalerako txartela bertan jaso zuen txalo zaparrrada zaratatsuaz babestua. Beraz, ostiral honetan, Maeztuko saioan erabakiko da finaleko laukotea.

Bastidako plazan jokatu zen ostiralean Oholtzapetik egitasmoko 3. jardunaldia. Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Orlando Arreitunaindia eta Oihane Perea bertsolariak izan ziren bertan protagonista, Idoia Marauri gai-jartzailearen agindutara. 

Bizi joan zen saioa, bertaratutako 50 lagundik gorako publikoaren konplizitatean. Ale batzuk umoretik, besteak gai serioago batzuri loturik, publilkoaren gozamenerako. 

Azkenik, publikoaren txalo bulumenaren arabera, txalometroaren juzgoz, Oihane Perea izango da datorren uztaileran 17an Araiako finalean kantatuko duena, Felipe Zelaieta eta Peru Abarrategirekin batera. 

Bertako kioskotik kantuan jarri nahi izan ziren bertsolariak, baina segurtasun distantzia ezin mantendu zitekeenez, hurrengo baterako lotu beharko dugu zita!

Hurrengo Oholtzapetik saioa, datorren ostiralean, uztailak 10, Maeztun izango da, arratsaldeko 20:00etan. Eli Plazaola gai jartzailearen eskutik Manex Agirre, Manu Bendala, Xabi Igoa eta Rikardo Gonzalez de Durana arituko dira. 

Arabako Bertsozale Elkarteak eta tokian tokiko Udalek entzuleen osasun eta segurtasuna bermatuko dituen neurriak hartuko dituzte. 

Saioaren eremura aurretiaz etortzeko eskatuko zaie bertsozaleei. Derrigorrezkoa izango da maskara jarrita izatea eremuan sartu eta irteteko, 1,5 metroko distantzia mantentzerik ez bada. Saioak irauten duen bitartean, jarlekuetan maskara gabe egon liteke. Eserlekuak banakakoak edo binakakoak izango dira eta 1,5 metrotako distantziara lekutuak egongo dira, hauek saio aurretik eta ostean garbitu eta desinfektatuko dira. 

Bertaratutako zaleei antolatzaileen argibideei kasu egiteko eskatzen zaie.

 OHOLTZAPETIK egitasmoa jarraitzeko hemen