Arabako bertsolari gaztetxoak neguko ilunetik udaberriko argitara

2021/04/12
Arabako bertsolari gazteak Kobazulotik irtetzen hasi dira udaberriaren etorrerarekin bat.

Apirilaren 7 eta 8an Manurgan trebakuntza ikastaroa burutu zuten, elkar ezagutu eta eskolartekorako prestatzeko ederki baliatu zutelarik,  izan ere, maiatzaren 7an Gasteiz, Agurain eta Legution kanporaketa bana jokatuko dira 14 urtetik 18 urte bitarteko gazteekin. Finala Maiatzaren 15ean izango da Aramaion Bertsoa Bizi Gazte egunaren baitan. Bertan bideoklip lehiaketaren sari banaketa eta handienen eskolarteko finala egingo dira. Bertsoa Bizi Gazte lehiaketaren inguruko informazioa hemen ikusgai: https://euskaraba.eus/nibanaxarabakoa/

Maiatzaren bigarren erdian txikien txanda izango da,  hainbat hitzordu izango baitira eskualdez eskualde. Hezkuntza Arautuan bertsolaritza lantzen ari diren 2500 gaztetxok oporren amaierarekin bat ekingo diote bertso idatzien lehiaketarako bertsoak taldeka prestatzeari. Hiru gai izango dituzte aukeran, gutxienez 2 eta gehienez 5 pertsonako taldetan bertsoak egiteko. Bertsoak maiatzaren 14a baino lehen entregatu beharko dituzte araba@bertsozale.eus helbidearen bidez. Ondoren, eskualdez eskualde topaketak burutuko dira lan aukeratuak jende aurrean kantatu eta bat-bateko erakustaldiak egingo direlarik, 6 eskualde ezberdinetan. Arabako 14 urtez azpiko haurren finala Ekainaren 5ean izango da Zigoitian, ikasturteari amaiera dotorea jarriz.

 

 Iazko eskolartekoa online egin bazen ere, aurten taularatzea eta jende-aurrera eramatea izango da erronka. Gazte eta haurrak gogotsu datoz, egin diezaiegun bidea!

 

Arabako Bertsolari Gaztetxoen XXVI. Eskolartekoa

 14 urtez GORAKOAK  

KANPORAKETAK

Maiatzaren 7an ,18:30ean GASTEIZEN Aldabe gizarte etxean

Maiatzaren 7an, 18:30ean LEGUTIOKO Kultur etxean

Maiatzaren 7an, 18:30ean AGURAINGO AEK-n

FINALA:

Maiatzaren 15ean, AGURAINEN, Bertsoa Bizi Gazte egunaren baitan.

 

 14 URTETIK BEHERAKOAK

 

️IDATZIZKO SARIKETA

TALDEKA  2-5 lagun

 LANAK: 2 bertso/4 kopla

GAIAK

-          Kriseiluko jeinuak, hiru desio eskatzeko aukera eman dizue

-          Zer dauka mundu honek aldatzeko?

-          Asteburua etxean guraso gabe pasatzeko aukera daukazue, zer egingo duzue?

📧Lanak bidaltzeko AZKEN EGUNA: Maiatzaren 14a.

 

 

ESKUALDEKO TOPAKETAK

GORBEIALDEA. Maiatzak 28 ,  ostirala, 18.00etan Aramaioko Kultur Etxean

MENDIALDEA. Maiatzak 21 ,  ostirala,18,00etan Kanpezuko Kultur Etxean

LAUTADA. Maiatzak 28, ostirala,18.00etan Araiako Zineman

ERRIOXA. Maiatzak 29, larunbata, 12.00etan Bastidako plazan

AIARALDEA. Maiatzak 28, ostirala, 18.00etan Amurrioko Katekesi Aretoan / Frontoian

GASTEIZ, maiatzak 29, larunbata, 12.00etan Salburuko Gizarte Etxean

 

⚫ FINALA. Ekainak 5, 11.00etatik aurrera Zigoitiako Frontoiean