Araba

Maiatzak bertsoz bustiko ditu Arabako bazterrak

2023/05/04
Udaberriarekin batera ekin diote ikastetxe eta bertso-eskoletan Arabako haur eta gaztetxoek aurtengo Eskolartekoari. Maiatzean zehar izango dira 14tik beherakoen topaketak eta ekainaren 17an finala. 14-18 urte artekoek maiatzaren hasieran jokatuko dituzte 2 kanporaketa eta finala maiatzaren 20an Aramaion. Bertsoa Bizi Gazte egonaldia, bertsozale gazteen topaketa ekaineko lehen asteburuan izango da, Euskal Herriko eskolarteko finalarekin bat eginez Abadiñon.
Azkeneko urteetan bezalaxe Arabako bertsolari gaztetxoen Eskolartekoa bi adin tarte ezberdinetan banatuko da.

Hamalau urtetik beherako gaztetxoak gelan 2-5 lagun arteko talde txikitan lehenik inprobisatutako bertsoak idatziz ari dira dagoeneko lanean. Maiatzaren 12ra arte dute 4 kopla edo bi bertso aurkezteko aukera. Huexek lan hori egiteko aukeran izandako gaiak:

1. Irla batean urtebete bakarrik egon zarete, komunikatzeko modurik gabe. Gaur itzuli zarete. Nolakoa izanda zuen abentura?

2. Marrazki bizidunak zarete, ze marrazki bizidun? zergatik?

3. Irakasleak/zuzendaritzakideak izango zarete. Nolakoa izango da zuen ikastetxea hemendik aurrera?

Eskualde bakoitzean topaketa bat burutuko da, lan aukeratuen egileek beraien bertsoak kantatzeko abagunea izango dute eta ikastetxe eta bertso eskoletako ikasleen bat-bateko erakustaldia izango da. Hona hemen zitak:

🟢GORBEIALDEA. Maiatzak 19,  ostirala, 18.30ean Aramaioko Kultur Etxean
🟠LAUTADA. Maiatzak 19, ostirala, 18.00etan Aguraingo Harresi Aretoan
🟣GASTEIZ. Maiatzak 20, larunbata, 12.00etan Salburuako ekitaldi aretoan
🔴ARABAR ERRIOXA. Maiatzak 21, igandea, 11.00etan Bastida Ikastola ondoko kirolgunean 
🔵AIARALDEA. Maiatzak 25, osteguna, 18.00etan  Laudioko Kasinoan
🟤MENDIALDEA. Ekainak 1,  osteguna,18,00etan Kanpezuko Kultur Etxean
☑️Ekainak 17  FINALA MURGIAN, 10:00etan hasita. 

 

Eta azkenik eskualde bakoitzetik aukeratutakoak Araba mailako amaiera festara joango dira.

TOPAKETA-FINALA: Ekainaren17an 10etan Murgiako frontoian

 

14-18 urte arteko gaztetxoek berriz 3 zita izango dituzte maiatzean zehar. 2 kanporaketa eta finala.

KANPORAKETAK

☑️Maiatzaren 4an, osteguna
19:30ean GASTEIZKO GAZTETXEAN
Samu Rodriguez, Hegoi Amabizka, Iraide Onaindia, Ane Arexolaleiba, Txomin Abarrategi eta Maddi Agirre

☑️Maiatzaren 12an, ostirala
19:30ean KANPEZUKO KULTUR ETXEAN
June Astegieta, Urko Lafuente, Oier Biain, Eukene de los Aires, Sabin Abarrategi eta Gari Arexolaleiba

☑️FINALA: Maiatzaren 20an, larunbata, 19:30ean
ARAMAIOKO KULTUR ETXEAN

Eta udaberria amaitzeko Bertsoa Bizi Gazte Topaketa burutuko da, Arabako Foru Aldundiaren babesletza duen ekimena. Arabako bertsozaleen topaketa bat izango da Abadiñon, Murueta baserrian, ekainaren 2, 3 eta 4an. 

ESKOLARTEKOA 2023