Araba

Lautadako gazteak negu hotzari egurra emanez

2019/01/08
Lautadako gazte bertsozaleek Ziordian elkartzeko parada izan dute hiru egunez. Bertsoaz eta sormenaz gozatzeko aitzakia ederra izan dute.

Ezin hobeto hasi dute urtea Lautada eta inguruko dozena bat gaztek. Urte berriarekin batera, urtarrilaren 2tik 4ra zehatz mehatz, Bertsoa Bizi Gazte egonaldia antolatuta zegoelako. Egonaldia Ziordian (Nafarroa) dagoen Amarauna gune autogestionatuan burutu da. Begirale taldeak hiru egun horietarako hainbat ekintza prestatuta zituen eta gazteek bertsoez eta beste hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izan dute, hauek dira burutu izan dituzten ekintza batzuk: gai jartzaile tailerra, kanpotik etorritako bertsolari gazteen bertso saioa, baloi errean desafioa, bertso pilota eta pala… azkenean hiru egun motz geratu dira… Baina horrelako gehiago antolatuko ditugunez hurrengoan elkartuko gara!