Araba

14 urtetik beherakoen Arabako bertso Eskolarteko finala larunbatean erabakiko da

2020/06/03
14 urtetik beherakoen Arabako Bertso Eskolartekoa birtualki burutzen ari da aurtengoan. Arabako ehundaka ikaslek partu hartu du eta eskualde bakoitzean lan batzuk aukeratu dira.
Maiatza kobazulotik apurka- apurka ateratzeko garaia izan da, egoera arraro honetan topaketak, jende aurreko emanaldiak eta festak egokitu egin ditugu halabeharrez.
Baina ilusioz eta gogoz 14 urtez beherakoen XXV. Arabako Eskolarteko bertso Txapelketari eutsi diogu. Haur eta gaztetxoenen sormenari bidea eman diogu eta emaitza ezin hobea izan da!

Martxotik maiatzera bitartean, 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoek bertso idatzien lehiaketan parte hartzeko aukera izan dute. Bertsolaritza ikastetxean edo bertso-eskolan lantzen duten 700 ikasle inguruk parte hartu dute.

Larunbatean, ekainaren 6an FINALISTAK zeintzuk diren jakingo dugu, eta finalistek, Hontza Extrem abentura parkera txangoa izango dute irailaren 13an, ondobidean.

Hemen dituzue eskualdez eskualde aukeratu diren lanak, Haurren sentimendu, kezka  eta ametsak barru barrutik adierazte dituzte… altxor txiki bat dira:  

AIARALDEA

 

ARABAR ERRIOXA

 

GASTEIZ

 

GORBEIALDEA

LAUTADA

 

MENDIALDEA