Gai jartzailetza eta epailetza ikastaroak Gasteizen

2017/11/27
Ostegun honetan, azaroak 30, Gasteizko Amaia zentroan epailetza eta gai jartzailetza ikastaroak antolatu ditu Arabako Bertsozale Elkarteak. 2018ko Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketan arituko diren gai jartzaile eta epaile berrientzat bideratuta badago ere, gaiari buruz interesa duen bertsozaleentzat irekita dago.

Arabako Bertsozale Elkarteak gai-jartzaile eta epaile ikastaroak antolatuko ditu ostegun honetan. 

2018ko Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketan arituko diren gai jartzaile eta epaile berrientzat bideratuta badago ere, gaiari buruz interesa duen bertsozaleentzat irekita dago.  Ez da aurretiazko ezagutzarik beharko. Helburua bertsozaletasuna sustatzea da, eta horrekin batera, epailetzari eta gai jartzailetzari buruzko oinarrizko ezagutzak eskaintzea ere bai. Izan ere, Arabako Bertsozale Elkarteak zaleei formakuntzak emateko konpromisoa hartua dauka. Horregatik, interesa daukanak aurrera begira ere aukera edukiko du formatzen jarraitzeko.

Bi ikastaroak une berean emango dira, beraz, epailetza edo gai jartzailetza aukeratu beharko da. Biak 18:30ean hasiko dira, eta 20:00etan bukatu.

Epailetza ikastaroa Ekaitz Elorriagak bideratuko du; gai jartzailetza ordea, Oier Suarezek eta Nieves del Alamok.

 

Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago dagoeneko. Horretarako, deitu Arabako Bertsozale Elkartera (675 70 79 71) edo idatzi email bat araba.sustapena@bertsozale.eus helbidera.

2017-11-30 formakuntza