"Errota" irratsaio berria Gasteiz Irratian

2013/09/10
Arabako bertsolaritzari buruzko irratsaio berria eskainiko da Gasteiz Irratian astero.

Beñat Zamalloa Akizuk gidatuko du 'Errota' irratsaioa Gasteiz Irratian, 20:30etik 21:00etara. Ostiral honetan abiaraziko den arren, asteartero izango da 'Errota' irratsaioa, 20:30etik 21:00etara.

Arabako bertsogintzaz jardungo dute asteartero. Saio guztietan gonbidatu bat, elkarrizketatuen azken saioak eta ibilbidea aztertuko dituzte.

Ruben Sanchez izango da lehen bertsolari elkarrizketatua.