Araba

13 bertso saio dohainik antolatzeko eskaintza egin du Arabako Bertsozale Elkarteak

2018/02/16
Arabako Bertsozale Elkarteak 13 bertso-saio dohainik antolatzeko eskaintza publikoa egin du. Eskaintza hau Arabako elkarteei eta kolektiboei (jai batzordeak, gazte asanbladak...nahiz eta izaera juridikorik ez eduki) zuzenduta dago. Bertso-saioak antolatuz bertsolaritza ezezaguna den tokietara eta kolektiboengana hurbiltzeko helburua du ARABA BERTSOZALE egitasmoak. Eskaerak martxoaren 15a baino lehen aurkeztu behar dituzte kolektiboek. Bertso-saioa 2018ko udan antolatu behar dute.

Helburuak, baldintzak, baloratzeko irizpideak, aurkezteko epeak... link honetan:

https://www.bertsozale.eus/eu/araba/proiektuak/araba-bertsozale