Bertxoko sariketa 2018

2018/11/02
Biziberrituta dator aurten Bertxoko sariketa.

Edizio honetan gazteen (eta ez horren gazteen) aldeko apustua egin dugu, hasierako planteamentuaren antza hartu nahian. Horregatik, aurtengo parte hartzaileak banaka lehiatuko dira, bertsolari “mentore” gabe. MC Serapioren ariketa ez da faltako, ezta agur berezien erretreta ere. Parte hartzen hamabi bertsolari arabar izango ditugu, hiru kanporaketatan banatuta eta final batera sailkatzeko lehian.

Azaroaren 9an hasiko da Zalduondon eta hile bereko 29an Gasteizko Hala Bedi tabernan bukatu. Kanporaketak ostiralez izango dira, eta finala ostegunean, unietako “giroak” ere goza dezan arabar kimu hauekin. Horrela banatuko dira:

1.- Kanporaketa Zalduondoko elkartean Azaroaren 9an, 19:30

Aroa Arrizubieta

Aitor Najera

Beñat Cano

Jon Ruiz de Pinedo


2.- Kanporaketa Korresen (taberna) Azaroaren 16an, 19:30

 Unai Anda

Ainhoa Comas

Markel Yoller

Aitor Ugarte


3.- Kanporaketa Aramaion (Zabolako elkartea) Azaroaren 23an, 19:30
Martin Abarrategi

Xabier Antia

Beñat Garaio

Mikel Martin



Sariketaren jarraipenerako kontsultatu bertsozaleko webgunean edo halabedi.eus. Hala ere, mierdarik onena gure twitterrean izango duzue, @bertxoko. Aupa zuok! Superraaaaaaak zaaarieeeee!