Araba

Heldu da Bertsoa Bizi Gazte 2020ko lehiaketako bideoklipen bozketa

2020/05/18
2020ko Bertsoa Bizi Gazte lehiaketan aurkeztutako lanak bozkatzeko garaia heldu da. Aurtengoan 8 lan jaso dira, 2 zuzeneko jardunean eta 6 bideoklip modalitatean.

Aurtengoan ez dugu azken urteetan bezala Bertsoa Bizi Gazte lagun arteko egun pasa moduan ospatzerik izango. Baina lehiaketa online formatura egokitu da.

Urritik martxora bitartean, DBHko ikastetxe eta intitutuetan Bertsoa Bizi Gazte egitasmoak bere bidea egin ondoren BBG helmugara iristear da. Maiatzaren 23an, larunbata, 12etan emanaldi berezia izango dugu. Gazteak, bertsoa, sorkuntza eta euskara.

Otsailean eman zitzaion hasiera sariketari, orain artean, 14-18 urte bitarteko arabar gaztetxo hauek bertsotan, kantuak eraberritzen, audioak eta bideoak grabatzen eta editatzen jardun dute. 

Arabako leku ezberdinetatik, Agurain, Aramaio, Gasteiz, Mendialdea, Zuia eta Zalduondotik,  8 lan aurkeztu dira, 6 bideoklip modalitatean eta beste 2 lan zuzeneko grabazio modalitatean. 

Hemen klikatu eta NIBANAXARABAKOA webgunera bideratuko zaituztete, bertan izango dituzue 8 lanak ikusteko eta gustoko duzuena bozkatzeko aukera.