Araba

Ikasturteari hasiera emateko, urriaren 18an, Jimmy Jazzen bertso saioa

2018/10/09
Udazkena heltzear den honetan eta ikasturtea martxan jartzen hartzen ari dela eta 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketak hasiko direla aitzakiatzat hartuta, urriaren 18an Jimmy Jazz aretoan bertso saioa antolatu dugu.

Zer hoberik udazkenari ongi etorria emateko bertso saio bat aretoan antolatzea baino. Asko dago ospatzeko, bertso eskolek hasiera emana diote kurtsoari eta  bertsolari, gai jartzaile eta epaileek motorrak prest dituzte datozen 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketei heltzeko. 

Urriaren 18an, iluntzeko 21etan, Gasteizko Koroatze kaleko Jimmy Jazz aretoan bertso saio izango dugu, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Iñaki Viñaspreren eskutik, aurkezle lanetan Aintzane Irazusta eta Marta Ugarte izango ditugu.

Sarrerak erosteko aukera egunena bertan izango da Jimmy Jazzen, takila arratsaldeko 18etan irekiko da.