Araba

Arabako Eskolarteko Gaztetxoen finalean 150 lagun elkartu ziren Zaramagan

2017/05/27
Eskualde guztietako haur eta gaztetxoak protagonista Zaramagako pilotalekuan. SOBRON Abentura parkean egonaldia irabazi dute finalista guztiek. Irailaren 16an izango da txangoa

ARABAKO ESKOLARTEKO FINALA

Gasteizko 13 ikastetxetako talde sailkatuak

Arabako eskualdez eskualdeko topaketak Maiatzaren 27an amaitu ziren Gasteizko topaketarekin. Goizeko 10:00etan Arabako finalaren aurretik izan zen Gasteizko 13 ikastetxetako haurren eskolarteko topaketan. Hamaiketako goxoaren ostean ekin zioten Arabako finalari, Gasteiztarrek eta beste 5 eskualdeetatik etorritako haurrek

hamaiketakoa

Maiatzaren 27an, 12:00etan Zaramagako frontoian izan zen Arabako Eskolarteko bertso txapelketako finala.  Arabako eskualde guztietatik etorritako 150 gaztetxo, guraso eta bertsozale batu ziren, idatzizko bertsoak eta bat-batekoak ardatz hartuta, oinak buruan, goiz pasa polita izan zen Gasteizen.

Arabako bertso-eskolen bat-bateko emanaldia izan zen lehendabizi. Arabako Lautada, Gorbeialdea eta Gasteizko bertso-eskoletako ordezkariekin.

Legutioko bertso-eskolak eman zion, zirikatuz eta umorez, hasiera egunari bertso-sorta edo agur kolektiboaren bidez. Bat-bateko emanaldia, Aguraingo bertso.eskoletako Mikelats Jausoro eta Beñat Canok abiatu zuten agur banaren ostean, ofizioka bina bertso kantatu zituzten zortziko txikian. Azterketa batean txuleta batekin zeuden bi ikasleren paperean.

 Jarraian Armentia ikastolako Bertxilika bertso-eskolako gaztetxoen txanda izan zen June Agirre Balzategi, Maialen Bizente eta Itsaso Etxaburuk. Gaur egun bereziki polita izan da zuentzat, poz pozik ibili zarete, zer egin duzue? Gaiaren inguruan bertso bana inprobisatu eta agur bana bota zuten.

Bat-bateko emanaldiarekin amaitzeko Aramaioko bertso-eskolako txikienek egin zuten saioa, lotsarik gabe eta umorez Zaramagako pilotalekua zipriztinduz. Lander Perez, Karlos Ugarte eta Danel Herrartek egin zuten inprobisatutako azken saioa lau oinak emanda bertsoak inprobisatuz.

Idatzizko sari banaketa izan zen jarraian. Urrian hasi eta Maiatza bitartean Araba osoko 2500 haurrek landu dute bertsolaritza eskola ordutan eta maiatzean eskolarteko bertso idatzien lehiaketan parte hartu dute gelan bertsoak eginez , taldeka. Hiru gai eman zitzaizkien aukeran: “Bidai bat tokatu zaizue, nora joango zarete?”,  “lagun bat triste samar ikusi duzue eta zerbait egitea pentsatu duzue”, “Bisitari batzuk etorri dira zuen herrira, zer erakutsiko diezue”.  Arabar Errioxa, Mendialdea, Lautada, Gorbeialdea, Aiaraldea eta Gasteizko 15 bertso sorta aukeratuak jende aurrean kantatu zituzten eta sari moduan OINAK BURUAN  lemapean saguzahar irudidun kamiseta koloretsuak eta egun pasa dotorea jaso zuten opari. 15 sorta finalista horiek egin dituzten gazteek Irailaren 16ean SOBRON abentura parkean egun pasa eder bat izango dute opari. Guztiek elkarrekin gozatuko dute beraz, eskolarteko bertso idatzizko txapelketako finalisten saria. Hurrengo ikasturtean gehiago eta hobeto.

Aiaraldea, Gorbeialdea, Gasteiz, Mendialdea, Arabar Errioxa eta Arabako Lautadako bertsolari finalistak SARI KOLEKTIBOAREKIN

 

Aramaioko bertso-eskolakoak kantuan