Arabako Bertsozale Elkarteak txosna jarriko du Gasteizko jaietan

2015/07/21
Abuztuaren 4tik 9ra, Gasteizko jaietan, Arabako Bertsozale Elkarteak txosna jarriko du. Txosnagunean eta Aihotz plazan ere bertso-saio eskaintza zabala egongo da.

Aurten ere, Arabako Bertsozale Elkarteak txosna jarriko du Gasteizko jaietako Txosnagunean, autofinantzazio iturriak bilatzeko asmoz.

Abuztuaren 4tik 9ra, arratsalde partetik goizaldeko ordu txikiak arte, zer edan eta zer jateko aukera egongo da gure txosnan. Arabako Errioxako ardo ekologikoa, afaltzeko razio bereziak produktu ekologikoaz osatuta…

Larunbata entxonsnazio eguneko bazkal ostean bertsolariak egongo dira, baita ostegunean ere gazte-karpan bertso-hop. Txosnaguneaz gain Gasteizko Aihotz plazan ere, egunero, bertso-saio bat egongo da (sakatu hemen saioak ikusteko), baita umeentzako ekitaldi bat ere Peñaflorida plazan.

Txosnagunea, Gasteizko unibertsitate gehienak kokatu dauden inguruan dago, Gasteizko tren geltokiaren beste aldean, ikusi mapa hemen.

Bertsozale, txosnara hurbiltzera animatzen zaitugu.

Hona hemen aurtengo Txosnaguneko kartela.

Gasteizko jaiak txosnaguneko kartela 2015