Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Igande honetan, Dulantzin erabakiko da hurrengo hiru finalaurrekoen osaketa

2017/02/15
Txapelketako 1.itzuliaren azken finalaurrekoa igande honetan jokatuko da, Dulantzin. Sortutako sailkapenarekin 2.itzuliko hurrengo 3 finalaurrekoak osatuko dira. Sarrerak 17:00etatik aurrera jarriko dira salgai Kultur Etxean bertan.

Otsailaren 19an, igandean, Dulantzin, Arabako Bertsolari Txapelketako hirugarren finalaurrekoa jokatuko da. Bertan sortutako sailkapenaren bitartez 2.itzuliko hurrengo 3 finalaurrekoak osatuko dira, hau da, Legutio, Laudio eta Aramaioko saioak. 17:30ean hasiko da Dulantziko Kultur Etxean.

Kantuan ondoren bertsolariak arituko dira:

Ander Solozabal Kortabarria - Gasteiz
Izar Mendiguren Cosgaya - Legutio
Oihane Perea Perez de Mendiola
- Zalduondo
Asier Otamendi Alkorta - Gasteiz
Jon Ruiz de Pinedo Lekuona - Zalduondo
Paula Amilburu Izargarai
- Aramaio

Dulantzin kantatuko duten bertsolarien artean, aipatzea, hainbatetan txapeldunak izan diren Oihane Perea eta Asier Otamendi daudela.

Orain arte puntu gehien lortu duten bertsolariak Xabi Igoa eta Manex Agirre dira. Dulantzin, Langraizen eta Zigoitian jokatutako saioen sailkapenarekin batera 18 bertsolariek lortutako puntuazioaren arabera osatuko dira falta diren hurrengo 3 saioak, finala baino lehen. Parte hartzen duten 18 bertsolariek bi aldiz kantatuko dute txapelketan.

Gai-emailea Lierni Altuna Ugarte aramaioarra izango da.

Sarrerak 17:00etatik aurrera jarriko dira salgai, Dulantziko Kultur Etxean bertan. Arrunta 6 euro, bazkideak 4 euro eta 16 urtetik behera dohainik.

Eskerrak eman txapelketan laguntzen duten babesleei eta komunikabide laguntzaileei. Eta Dulantziko saioan, bereziki, Dulantziko udalari.

Lautadan 2 bertso-eskola daude: Agurainen eta Zalduondon. Adin guztietako 20 lagun 3 taldetan banatuta. Plazatan kantatzen duten 6 bertsolari daude eta urtero 20 bertso-saio inguru antolatzen dira. Agurain, Araia, eta Dulantziko 4 ikastetxetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 10-12 urteko 266 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, Bertsoa Bizi Gazte egitasmoaren baitan. Urtero bertso-barnetegi bat burutzen da Lautada mailan.
Saioaren informazio gehiago, eta ondoren jarraipena egiteko hemen
http://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabako-bertsolari-txapelketa-2017/saioak/dulantzi-otsailak-19

 

2017-02-19 dulantzi