Arabako Batzar Orokorra, Aretan, urtarrilak 21

2017/01/16
Aurtengo Arabako Bertsozale Elkarteko Batzar Orokorra urtarrilaren 21an izango da, larunbatez, goizeko 12:30ean Aretako kultur etxean. 35 urte betetzen dira Arabako lehenengo bertso-eskola sortu zela, Aretako Tunel tabernan, 1982an.

Larunbat honetan, Laudioko Areta auzoko kultur etxean urteroko Batzar Orokorra egingo du Arabako Bertsozale Elkarteak.. Ohi bezala, Ekaitz Elorriaga Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakariak emango dio hasiera batzarrari. Horren ostean 2016. urteari errepasoa egingo diogu, urteko memoria eta balantze ekonomikoa aurkeztuta.

Behin atzera begirakoarekin amaituta, aurrera begiratzeko txanda izango da eta urte honetarako esku artean ditugun egitasmoak eta erronkak ezagutuko ditugu. 2017rako egitasmoak sailez sail errepasatuko ditugu: transmisioa, sustapena, idazkaritza, ikerkuntza eta komunikazioa. Horren ostean, 2017ko aurrekontua aurkeztu eta bozkatu egingo da.

Batzarraren ondoren, bazkaria (15€) Aretako Tunel tabernan izango da. Izena emateko 675707971 edoaraba.sustapena@bertsozale.eus 

Bazkal osteko bertso-saioan ondorengo bertsolari eta gai-jartzaileek parte hartuko dute:
Bertsolariak: Manex Agirre, Rikardo Gonzalez De Durana, Xabi Igoa, Asier Iriondo, Izar Mendiguren, Asier Otamendi, Felipe Zelaieta
Gai-jartzaileak: Nieves Del Alamo, Aintzane Irazusta, Oier Suarez, Marta Ugarte, Uxue Diaz de Cerio

Bazkal osteko saiora sarrera libre nahi duenarentzat.

Goizean, 11:30ean, Tunel tabernan bertan, Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztuko da. Tunel tabernan, orain dela 35 urte sortu zen Arabako lehenengo bertso-eskola, Aiaraldeko euskaldunez osatuta. Honen aitzakiaz, garai hartako 9-11 bertso-eskolako kide eta bertsolariak elkartuko dira.

2017-01-21 areta batzar orokorra 1

2017-01-21 areta batzar orokorra 2

 

 

 

2017-01-21 areta bertso saioa

2016-01- trebiñu batzar orokorra