Araba Bertsozale eta Gasteiz Bertsozale egitasmoak eraberritu nahi dira

2019/02/19
Orain arteko bertso saio tradizionalez gain sormena eta kultur diziplina ezberdinen arteko lanak uztartutako egitasmoak Arabako Bertsozale Elkartera helarazteko deialdia zabaltzen da martxoaren 15era bitartean.

Araba Bertsozale eta Gasteiz Bertsozale eraberrituak datoz. Orain artean, bi bertsolari eta batzuetan gai jartzaile batek osaturiko bertso saioak eskaini izan dira Araba Bertsozale eta Gasteiz Bertsozale egitasmoaren baitan, bertsoa Arabako herrietan zein Gasteizen zabaltzeko helburuaz. Bertso saio hauek bere osotasunean edota zati batean diruz lagunduak izaten dira Arabako Bertsozale Elkartetik.

Egitasmoak, orain arteko bertso saio tradizionalez gain sormena eta diziplinen arteko lanaren ondorio izango diren bertso emanaldiak eskaini nahi ditu. Beraz, emanaldien osagai garrantzitsua bertsoa bera izango da.

Horretarako aurretik bertso saio bat antolatu nahi duten eragile horiei Arabako bertsolarien zerrendaz gain (orain artean bezala, bertso saio tradizional bat lotzeko), emanaldi berezi hauez osaturiko katalogo bat eskaini nahi zaie antolatu nahi duten emanaldia aukeratzeko.

 Emanaldi berezi hauen katalogoa osatzeko, aurrenik bertsolariek Arabako Bertsozale Elkarteari garatu nahi duzuen proiektua aurkeztu behar diozue martxoaren 15a baino lehen.

 Jasotako lanen arteko aukeraketa  Arabako Bertsozale Elkarteko zuzendaritzak egingo du.

 EMANALDI BEREZIEN OINARRIAK ETA INFORMAZIO GEHIAGO hemen