Araba bertso abentura berri bati ekiteko prest

2019/09/18
Eskolarteko sarituentzat egun pasa izan zen igandean.

Arabako eskolarteko bertso txapelketan finalista izateagatik jasotako sariaz gozatu ahal izateko, hainbat herritako bertsolari txikiak bildu dira asteburuan.  Araba osoan bertsolaritza eskola ordutan lantzen duten 2500 haurrek parte hartu zuten eskolarteko txapelketan eta finalera iritsi ziren talde hautatuek egun pasa ederra dute opari kurtsoa gogotsu hasteko. 

Oletan kokatutako Hontza Extrem abentura parkean bisita izan zuten  igande goizean eta bertsoak osatzerakoan bezala oreka eta ausardia handia erakutsi zuten gaztetxoek zuhaitzetik zuhaintzera. Ondoren bazkaria izan zuten urtegiaren inguruan, eta euri zaparradari aurre eginez, Ozaetako frontoian  jolasak egin eta elkar ezagutzeko aukera izan duten , eguna barre algaraka amaitzeko. Bertsoak inprobisatzera ere  ausartu ziren haur batzuk lagun arteko giroan.

Bertso-eskoletan izena emateko epea zabalik  Irailaren 30a arte.

Eskola ordutegitik kanpo bertso-eskoletan zaletasun horretan sakondu nahi duten guztientzat ARABAKO BERTSO ESKOLETAN  izena emateko kanpaina abiatu du Arabako bertsozale Elkarteak. Arabako bertso eskoletako irakasle taldea prest dago Arabako 10 herritako bertso-eskoletan haur, gazte eta helduei bertsoaren magia eta sekretuak erakusteko.

 

Izen ematea Irailaren 30a arte luzatuko da eta internet bidez burutu daiteke, honako helbide honetan:  https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-eskolak

 

Informazio gehiago: 688 61 65 31 - araba@bertsozale.eus