Aiaraldea Ekintzen Faktorian ere bertxoratzeko aukera izango da

2020/10/20
Aiaraldea Ekintzen Faktorian Bertso Eskola martxan jarriko da. Aiaraldea osoko 8 eta 14 urte arteko gaztetxo eta nerabeentzat.

Urriaren amaieran abiatuko da Aiaraldeko Ekintzen Faktoriarekin elkarlanean 8-14 urte arteko gaztetxo eta nerabeentzako bertso eskola.  Urriaren 29a bitartean izango da Aiaraldeko Faktoriako bertso eskolan izena emateko aukera. Astearte edo asteazkenetan izango da bertso eskola Laudioko Basalarrina Elkartean hasieran eta Faktorian gerora, ordubeteko iraupenez eta astean behineko maiztasunez azarotik ekainera bitartean. Izena ematera animatzen direnen artean erabakiko da eskolako egun eta ordua. 


Bestetik, urriaren 30ean, 19:00etan izena ematen dutenek elkar ezagutzen hasteko parada izango dute. Faktorian bertan, ekintzaren antolaketaren berri emango da, bertsoak entzuteko aukera izango da, tokiko elikagai eta edariak lagun. Animatu!!