Agurainen jokatuko da OHOLTZAPETIK hirugarren kanporaketa

2016/04/22
Ostiral honetan, Agurainen, OHOLTZAPETIK egitasmoaren hirugarren kanporaketa jokatuko da. Lau bertsolariek plaza formatuan kantatuko dute, eta entzuleek erabakiko dute nork kantatuko duen Legutioko finalean.

Apirilaren 22ean, Aguraingo Zabalarte etxean, 20:30ean eta Marta Ugarte gai-jartzailearen eskutik ondorengo bertsolariek kantatuko dute: Manex AgirreZigor EnbeitaFelipe Zelaieta eta Asier Rubio

Arabako 16 bertsolari parte hartzen ari dira OHOLTZAPETIK egitasmoan, lau saiotan banatuta. Saio bakoitzean kantatzen duten lau bertsolarien artean entzuleek erabakitzen dute zein lau bertsolarik kantatuko duten azken saioan Legution, maiatzaren 13an.

Aurreko bi kanporaketetan aukeratuak izan diren bertsolariak Izar Mendiguren eta Oihane Perea dira. Amurrio izango da azkeneko kanporaketa, maiatzaren 6an.

Egitasmoa jarraitzeko http://www.bertsozale.eus/eu/araba/proiektuak/oholtzapetik2016

OHOLTZAPETIK, entzulea epaile