Araba

2017ko txapelketarako gai-jartzaile taldea martxan

2016/06/21
Aurtengo udazkenean 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketarako sailkatzeko saioak jokatuko dira, ondorioz, gai-jartzaile taldea martxan ipiniko da dagoeneko. Taldean parte hartzeko interesa duenarentzat uztailaren 4ean bilera bat antolatu dugu.

Hurrengo urtean Arabako Bertsolari Txapelketa jokatuko da (urtarrilak 21-apirilak 1).

Aurtengo udazkenean txapelketarako sailkatzeko saioak jokatuko dira, eta ondorioz, gai-jartzaile taldea martxan ipini nahi dugu dagoeneko.

Honen bitartez deialdi zabala egin nahi dugu gai-jartzaile taldean parte hartu nahi dutenentzat.
Interesa dutenekin bilera bat egingo dugu uztailaren 4ean, 19:00etan Gasteizko Amaia zentroan; datak, faseak, ariketak, lan dinamika… azaltzeko.

Gai-jartzaile taldean parte hartzeko aukera ezberdinak daude: gaietarako ideiak ematen, gaiak sortzen, saioak aurkezten, biletara etortzen ala ez…

Interesa izanez gero harremanetan ipini honen bitartez